ES | EU


2016ko Martxoa 17


Open Data Euskadi lehiaketa Eusko Jaurlaritzak bultzatutako ekimen bat da, datu publikoen berrerabilpena sustatzeko. Lehiaketa Open Data Euskadi plataforman eskuratu daitezkeen datu multzoetan oinarritutako ideia eta proiektuei zuzenduta dago. Lehen edizio honetan sarituak izan dira Irontec eta The Makery enpresen Open Ispilu proiektua eta UPV/EHUko Jerónimo Hernández ikerlariak garatutako “Aukeratu zure ikasketak gerorako proiekzioarekin” ideia.

Open Ispilu proiektua “ispilu magiko” baten ideian oinarritzen da eta informazio baliagarria erakusten du denbora errealean. Prototipo horrek, software eta hardware libreko tresnekin eta fabrikazio digitaleko prozesuekin garatuta dagoenak, datu meteorologikoak, albisteak eta garraioei buruzko informazioa eskaintzen du, oinarritzat hartzen dituelarik Open Data Euskadi atariko datu multzoak. Sare sozialetako edukiak ere integratu ditzake, eta beraizik pentsatuta dago espazio hiritarrentzat, administrazio publikoarentzat edo establezimendu komertzialentzat.

Ideiak kategorian, “Aukeratu zure ikasketak gerorako proiekzioarekin” ekimena izan da irabazle. Ekimen hori proposamen bat da gazteei karrera aukeratzen lagunduko dien aplikazio bat garatzeko. Zerbitzuak euskal administrazioen eskura dauden hainbat datu eman litzake: esaterako, enplegua aurkitzeko probabilitatea, ikasketen uzte-indizea edota aukera bakoitzeko titulatu kopurua.

Sari-banaketa ekitaldia martxoaren 15ean egin zen, Innobasque eta Eusko Jaurlaritzak elkarrekin antolatutako Big Datatik Open Datara Euskadin jardunaldiaren barruan. Ekitaldian hizpide izan zituzten datu irekiek zerbitzu, produktu eta aplikazio berriak sortzeko eskaintzen dituzten aukera anitzak, eta baita ere nolako potentziala daukan big datak sektore industrialak eta zerbitzu publikoak hobetzeko.