MoodleMoot Euskadi 2015 ekitaldia irakasleen Gaitasun Digitaletan oinarrituko da

2015ko Ekaina 04,

spri_tics_MoodleMootEuskadi2015
Ihardunaldiaren irudia.

Datorren ekainaren 19an antolatuko da Bilbon Mooteu 2015 topaketa, irakasle, hezitzaile eta ikaskuntzarako tresna digitaletan interesatutako pertsonen artean Moodle esperientziak trukatzeko IX. jardunaldia. Ekitaldia doakoa izango da eta irakasleen gaitasun digitalei buruzko ezagutzak partekatuko dituzte bertan.

Jardunaldian hainbat hizlari arituko dira, hala nola Maite Goñi, irakaslea eta hezkuntzari aplikatutako IKTetan aditua, zeinak ikuspegi europarretik landuko baititu gaitasun digital berriak, eta baita ere Daniel Palou Sala garatzailea, zeinak Moodle Mobile aplikazioa izango baitu hizpide.

Hortik abiatuta, aldi bereko saioak egingo dituzte teknologia berriekin lotutako esperientziak, tresnak eta hezkuntzaren ikuspegiak partekatzeko.

Gogoeten mahaian beste hainbat gai jorratuko dituzte, hala nola proiektuetan oinarritutako irakaskuntza, ikasleen gaitasun digitalak eta Open Badges erabiliz ikaskuntza digitala aitortzeko sistema. Bestalde, Eusko Jaurlaritzaren Ikanos proiektua emango dute ezagutzera, zeinaren helburua baita  Euskadin gaitasun digitalak bultzatzea aurrera egiteko Informazio eta Ezagutzaren Gizartean.

Moodle tresnaren erabileran zentratutako espazio bat ere izango da topaketan, non parte-hartzaileek hainbat ezagutza partekatuko baitituzte: e-learning eta ebaluazio tresnei buruzkoak edota eXeLearning kode irekiko softwarea, irakasleei web edukiak sortzen eta argitaratzen laguntzen diena.

MoodleMoot topaketaren helburu nagusia da Moodle plataformak ikasgeletan izan dezakeen potentziala ezagutaraztea tailer, hitzaldi eta kasu praktikoen aurkezpenen bitartez. Eusko Jaurlaritzak, UPV/EHUk, Mondragon Unibertsitateak eta Deustuko Unibertsitateak babestutako topaketa bat da, eta e-learning-arekin lotutako ikastetxe eta erakundeek ere kolaboratzen dute.

Zer da Moodle?



Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke