LibreCon 2015 topaketak teknologia libreen arloko kasu arrakastatsuak bilatu nahi ditu

2015ko Iraila 15,

spri_tics_LibreCon2015CallforPapers
LibreCon ekitaldian hitzaldiak aurkezteko deialdia irailaren 23an amaituko da.

LibreCon software libreari eta teknologia irekiei buruzko Estatuko topaketa garrantzitsuena da. Aurtengo edizioa urriaren 29an eta 30ean egingo da Konpostelako Santiagon eta antolatzaileek call for papers ekitaldia antolatu dute kongresuaren barruan beren esperientzia azaldu nahi duten proiektuentzat.

Aurtengo deialdia teknologia irekietan oinarrituta dauden eta lau ardatz tematiko hauetako batekin zerikusia duten enpresa eta ekimenei zuzenduta dago: entretenimendu sistemak eta auto konektatua, Gauzen Internet, hezkuntza berria eta e-commerce. LibreCon topaketaren edizio honen helburua da teknologia libreen bitartez negozioa eta enplegua sortzen duten kasu arrakastatsuak partekatzea. Horregatik, antolatzaileek call for papers ekitaldia ireki dute proiektuak ezagutzera emateko, hitzaldi, tailer edo demo tekniko baten bidez. Aurkezpenak bidaltzeko epea irailaren 23an amaituko da.

LibreCon ekitaldiaren webean esaten den bezala, deialdiaren helburua da hizlariek ikuspegi praktiko baten bidez azaldu dezatela nola lagundu dieten teknologia irekiek lehiakorrago izaten. Eta baita ere eskaintzen diren tailerrek ezagutza berriak barneratzeko eta teknologia libreen esparruko azken joerak ezagutzeko aukera eman diezaietela bertaratuei.

Asolif erakundeak, Agasol-Software libreko Galiziako enpresen elkarteak eta Galiziako IKTen Klusterrak antolatu dute kongresua, eta edizio honetan teknologia libreek eskaintzen dituzten berrikuntzako eta ekintzailetzako aukerak izango ditu ardatz. Topaketa enpresei, administrazio publikoei eta hiritarrei zuzenduta dago, eta helburutzat izango du erakustea nola erabiltzen diren software librea eta teknologia irekiak lehiakortasuna handitzeko, aurrezteko eta tokian tokiko ekonomiak garatzeko.

Iaz LibreCon topaketa Bilbon egin zen Asolif eta ESLE-Euskadiko Software Libreko Enpresen Elkarteak antolaturik. Laugarren edizio hartan kongresuak 600 enpresa, administrazio publiko eta teknologia libreen arloko erakundeetako 1.500 parte-hartzaile elkartu zituen.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke