Irontec enpresak Kasu Arrakastatsu Onenaren Saria irabazi du VoIP2DAY ekitaldian

2015ko Azaroa 23,

Irontec enpresako kideak Kasu Arrakastatsu Onenaren Sariarekin VoIP2DAY ekitaldian.

Irontec kode irekiko hardware eta software konponbideen garapenean espezializatutako enpresa bat da, eta duela gutxi Kasu Arrakastatsu Onenaren saria eskuratu du VoIP2DAY topaketan. Topaketa horretan Telefonia eta Komunikazio arloetako berrikuntza aztertzen da eta aurtengoa Madrilen izan da urriaren amaieran. Euskal konpainiak Vaillant Group-entzat eginiko IP telefonia proiektuagatik irabazi du saria.

Irontec-en garapenak helburutzat du Vaillant eta Saunier Duval enpresen salmenta ondorengo Estatuko sarea zentralizatzea eta, bide horretatik, laguntza teknikoko zerbitzuen ehundik gora eskaera ofizial kontzentratuko dira. Bi urte iraun dituen proiektu honen bidez IP telefonia sistema bat ezarri dute egunean batez beste 22.000 dei jasotzen dituen sare batean. Horretarako, Irontec-ek IVOZ Business eta IVOZ Call Center konponbideak baliatu ditu, Sarenet bazkidearen laguntzarekin.

Bizkaiko enpresak garatutako IP ahots bidezko ingeniaritzako proiektu honi esker, erabiltzailearen esperientzia hobetu da Vaillant Group-eko arreta zerbitzuetan, zeren, azpiegiturak optimizatzeaz gain, funtzionaltasunak ugaritu eta operazio eta mantenimendu arloko kostuak murriztu baitira. Konponbide honek, Vaillant eta Saunier Duval enpresek Espainian dituzten ordezkaritza guztiak barne hartzen dituenak, hainbat premia ase ditu, esaterako aniztasun teknologikoa, sistema bat baino gehiago integratzea eta egunean milaka dei kudeatzea.

2015eko Software Libreko Blog Onenaren Saria

Irontec enpresak PortalProgramas atariaren 2015eko Software Libreko Blog Onenaren saria ere jaso du berriki, ezagutza teknologikoa hedatzeko egiten duen lanagatik. PortalProgramas plataformako Behatoki Teknologikoak bultzatzen du urteroko sariketa hori, software librearen eta teknologia irekien aurrerapenari ekarpen handiena egiten dioten programa eta webak aitortzeko. Irontec-ek urte hasieran jarri zuen martxan bere bloga, enpresan sortzen duten ezagutza erabiltzaileekin partekatzeko.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke