Gaia Trade Factory-k kudeaketa dokumentalerako europar kontratu bat eskuratu du

2016ko Urtarrila 20,

internacionalizacion_SPRI_GAIA
Gaia Trade Factory-k bere kideen presentzia internazionala indartzea du helburu

Informazio teknologietan espezializatutako euskal enpresak biltzen dituek Gaia Trade Factory taldeak, Europar Batasuneko Eskualdeetako Batzordera bideratutako artxibo software bat eskuratu, egokitu eta instalatzeko kontratua eskuratu du.

Sinatutako kontratuak, lehen faserako 198.000 euro eskaintzea aurreikusten du eta 10 urte iraungo dituen urteroko mantentze lanetarako berriz, 40.000 euro.

Gaia Trade Factory elkartea, Entelgy-Ibai, GFI Norte, Ibermatika, Near Technologies eta Odei enpresek osatzen dute eta Euskadiko Teknologia Elektronikoen Industrietako eta Informazioaren Klusterrak, nazioarteko lizitazioetan bere partaideen presentzia sustatzeko asmoz sortu zuen.

Eskualdeetako Batzordeak eskainitako proiektua Odeik bideratuko du, artxiboen kudeaketarako software sistemen garapenean espezializatutako konpainiak.

Eskualdeetako Batzordea, estatu-kideetako udal eta eskualde ordezkariak, legeen osaketarako bertako administrazioen parte hartzea sustatzeko asmoz biltzen dituen Europar Batasuneko erakundea da.

Europako instituzio honek ausarki digitalizazioaren aldeko apustua egin du, izan ere, azken urteetan gestio dokumentalerako bere beharrak areagotu baitira.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke