Euskadin dira, LKSren eskutik, Google for Work enpresetarako soluzioak

2015ko Uztaila 03,

spri_tics_popupGRIS fw fw
Jardunaldien kartela.

LKSk, MONDRAGON Korporazioko kideak eta aholkularitza teknologiko eta kudeaketakoan zein abokatu zerbitzuetan diharduenak, Bilbora ekarri du Googlek enpresetarako duen teknologiarik berritzaileena. LKS, beraz, Googlerekin aliatu da Google for Work teknologiaren aplikaziorako; berrikuntzak egiten laguntzeko frogatutako soluzioak eskaintzen die teknologia horrek konpainiei.

Datorren uztailaren 7an, asteartea, 9:30ean, LKSk eta Googlek batera antolatuta, Google for Work teknologiari buruzko doako jardunaldi bat egingo da Euskalduna Jauregian enpresentzat. Jardunaldian, Googlek mundu osoko erakundeei beraien kudeaketa lanetan laguntzeko sortu dituen tresna digitalak erakutsiko dira. LKS erreferentea da Euskadin aholkularitza teknologiaren merkatuari dagokionez, eta enpresei teknologia eta berrikuntza alorretan eraldaketak egiteko prozesuetan lagungarri izan daitezkeen soluzioak emateko duen estrategiaren barruan, Googlerekin elkarlanean dihardu, enpresei berrikuntzak egiten eta eraginkorragoak izaten lagunduko dieten probatutako soluzioak eskaintzeko asmoarekin.

Enpresei eta erakundeei zuzenduta antolatu den doako prestakuntza honetara joateko interesa duenak, izena eman eta lekua erreserbatu dezake LKSren berrikuntza kanalaren bitartez Sektorean prestigio handiko hizlariak egongo dira ekitaldian, besteak beste, Luis Granda eta Rafael Sanchez (Google for Work negozioaren arduraduna). Hizlari horiek Googlek dituen berrikuntza printzipioak erakutsiko dizkigute zuzenean, eta, beraiekin ere, bertaratuek ikusi ahal izango dute nola Googleren tresnekin mundu osoko 5 milioi enpresa baino gehiago beraien lan egiteko modua aldatzen ari diren.

Jardunaldi honek edozein sektoretako enpresak jartzen ditu zalantzan, eta lankidetzako irtenbideak ere ematen dizkie; izan ere, batzuetan gertatzen da etxean lantegian baino teknologia eta tresna hobeak edukitzen direla. Gaur egun, sektore guztiak eraldatzen ari dira berrikuntzaren eraginez.  Hain handia da gertatzen ari den aldaketa globala, non CEOen %71k uste baitute aldaketa teknologikoa izango dela datozen 3-.5 urteetan beraien enpresetan eragina izango duen kanpoko faktore nagusia; beraz, milaka erakundek erabiltzen dituzte jada tresna horiek.

Google Apps for Work: lankidetzan aritzeko ingurune bat da eta lainoan dago; Tresna hauek ditu: posta elektroniko profesionala, egutegia, ofimatika, online gordetzeko modua, bideokonferentzia, eta gauza gehiago. Produktibitatea hobetzen duten tresnak dira, eta munduan 5 milioi enpresa baino gehiago gozatzen ari dira jada tresna horietaz. Zehazki tresna hauek dira:

  • Komunikazioa: Gmail, Hangouts,Calendar, Google+
  • Fitxategiak gordetzea: Drive
  • Lankidetza: Dokumentuak, kalkulu orriak, galdetegiak, aurkezpenak, siteak
  • Adminsitrazioa: Google admin,
  • Vault

 LKSri buruz

 LKS enpresa berritzailea da, ezagutzarekin lotura du, eta 20 urte baino gehiagoko esperientzia dauka. Horrez gain, ezaguna da bere lantaldeen talentuagatik, eta Euskaditik mundu osora zabaldu da. Berrikuntza, ezagutza eta adimena dira MONDRAGON Korporazioko kide den erakunde hau zerbitzu profesionalen sektorean dagoen Euskal Herriko erreferente nagusietako bat bihurtzen dutenak. LKSk aholkularitza teknologikoan eta kudeaketakoan zein abokatu zerbitzuetan berak duen eraldatzeko gaitasuna ematen die erakundeei.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke