ES | EU


2015ko Otsaila 17


Fiware proiektua, 80 milioi euroko aurrekontuarekin, sortu da ekintzaileak inplikarazteko eta 3.200 europar start up erakarri ditu. Jardunaldia SPRI garapenerako agentziaren bitartez sustatua dago 2011an sortutako programaren giitzak adierazten du.


Bizkaiko Teknologi Parkean eginiko jardunaldi batean ezagutzera eman dira euskal ETE eta stat-up-ek beren ideia eta negozioak garatzeko dituzten potentzialitateak Europako Fiware programaren bidez, zeinak 80 milioi euroko laguntzak banatuko baititu zuzeneko finantzaketaren bitartez. “Europako IKTen industrian sekula egin den lankidetza-ahalegin handiena da”, esan du Europako Fireware programako koordinatzaileak, Juanjo Hierrok. Ekonomi Garapen eta Lehiakortasun Sailak bere enpresa-garapenerako agentziaren (SPRI) bidez sustatutako jardunaldi horrek erakutsi du nola lan egin daitekeen 2011n sortutako Europako proiektu horretan. “Ekosistema irekia da, ekintzaileek beren ideiak gara ditzaten”, esan du Hierrok.

Fiware teknologian (Interneten oinarritua industrian nahiz eguneroko bizitzan hobekuntzak sartzeko) bederatzi herrialdetako 24 enpresak parte hartu dute, hilean 7.500 lagunek egin dute lan eta 122 milioi euroko aurrekontua izan du. “Ezinezko apustua izango zatekeen Europako edozein enpresarentzat”.

Helburu nagusia da ekosistema bat sortzea ekintzaileak inplikarazteko, 80 milioi euro horiek bi urtetan banatuz. Fiware proiektuaren koordinatzaileak esan du 3.200 ETE inguruk aurkeztu dituztela laguntzetarako eskaerak, horietatik 400 aukeratu direla eta “laster hasiko direla lanean aplikazioak sortzeko. Asmoa da 3.200 start up mobilizatzea, eurekin bi urtez lan egiteko. Uste dugu programa amaitzean 200 enpresa arrakastatsu egongo direla”.

Fireware programa hasia da planetako beste herrialde batzuk erakartzen. Latinoamerika eta bereziki Mexiko interesatuta daude beren herrialdeetan ezartzeko. Eta marketina ere proiektuaren elementu oso garrantzitsua da, arlo horretara bideratuko baitira 6,5 milioi euro programak dirauen bost urteetan. “Diru horren zati bat ekintzaileen konponbideak sustatzeko erabiliko da”.

Innovalia Elkarteko June Solak Fiware programaren adibide praktiko batzuk erakutsi ditu. Programa horrek 10 proiektu pilotu ditu martxan. Horietako bat da lantegi bateko langileak monitorizatu eta kontrolatzea, jakiteko beren jarrerak egokiak ote diren eta, hartara, lesioak eragozteko. Beste adibide bat izan da ikuzgailu-danborrak egiten dituen Whirlpool muntinazionalaren fabrika bat. “Lantegi erabat automatizatua da, baina bere datuak erabiltzen ez zituena. Plataforma bat egin da une honetan erabiltzen ez duten informazio guztia prozesatzeko”.

Solak Portugaleko eraikuntza-enpresa baten kasua azaldu du: papera baino ez zuen erabiltzen hormigoia aukeratzeko prozesuan eta orain internetez egiten dute. Orobat aipatu du Italiako helikoptero fabrikatzaile baten kasua: helikopteroak kasik eskuz egiten ditu eta mantenimendu oso konplikatua du tresna zehatzak behar direlako. “Orain sentsore batzuk dituzte tresna-kaxan, objektu bat helikopteroan geratu bada abisatzeko eta hala istripuak saihesteko”.