EBk datu publikoen irekiera bultzatzen du European Data Portal plataformarekin

2015ko Azaroa 24,

European Data Portal plataforma.

Administrazio publikoen esku dauden datuak irekiz eta berrerabiliz onura sozial eta ekonomikoak lortu daitezke, gardentasun demokratikoa sustatzen delako eta datuetan oinarritutako zerbitzu eta produktu berrien sorkuntza bultzatzen delako. Europako Batzordearen azterlan batek dio datu irekien merkatua %36 baino gehiago haziko dela 2016 eta 2020 bitartean, eta horrek 75.000 milioi euro inguru sortuko dituela.

Datu publikoen irekiera sustatzeko eta hiritar nahiz enpresei datu horietarako  sarbidea errazteko, Europako Batzordeak European Data Portal  plataforma  abiarazi du, zeinaren helburua baita sarrera-atea izatea Europa osoko herrialdeetako administrazio publikoek argitaratzen dituzten datuetara. Atariak 34 herrialdetako 240.000 dataset inguru dauzka jadanik.

Plataformak aukera ematen du erakunde publikoek askotariko gaien -nekazaritza, industria, osasuna, enplegua, azterlan demografikoak, meteorología, eta abar- inguruan argitaratutako datu berrerabilgarriak bilatzeko kategoriaka, herrialdeka eta formatuka. Gainera, proiektu honen bidez datu multzo berrien argitalpena sustatuko da, administrazio publikoei euskarria eskainiz beren esku daukaten informazioa liberatzeko, onlineko gida eta prestakuntza moduluen bitartez. Era berean, European Data Portal plataformako ekipoak aholkularitza automatizatua eskainiko du lizentziekin lotutako gaietarako.

Ekimena azaroaren 16an abiarazi zen European Data Forum topaketan (Luxenburgon), eta Europako Batzordearen lehentasun nagusietako baten barruan kokatzen da, hots, Merkatu Digital Bakarrerako estrategian.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke