ES | EU


2015ko Abendua 10


Doowi Bilboko startup batek sortutako aplikazio mugikor bat da. Aplikazio horrek agenda pertsonalizatua eskaini nahi die erabiltzaileei, hiriko aisialdi aukerak helaraziz: jatetxeetako eskaintzak, kultur jarduerak, lanetik atera eta gero egiteko planak, kontzertuak, jaiak, e.a. Aplikazioa doakoa da, eta dagoeneko eskuragarri dago iOS eta Android gailuentzat.

“Kalitatezko aisialdi agenda bat egin nahi izan dugu. Horregatik, astean 30 plan bakarrik eskaintzen ditugu. Beste aplikazio batzuek ordea, esaterako, Let’s Bonusek 5.000 eskaintza bidaltzen ditu egunero” azaldu du Manuel Abiega, Doowi enpresako zuzendari nagusiak, “ez ditugu ohiko eskaintzak bidali nahi, adibidez garagardoa euro batean saltzen dela diotenak, baizik eta plan desberdinak eta esperientzia bakarrak”. Aplikazioa erabiltzailearen gustuetan oinarritzen da, bere zaletasunei egokitutako aisialdi aukerak bidaltzeko. Bada Dowi gainerako aplikazioetatik bereizten duen beste alderdi bat, osagai sozial indartsua duelako, eta helburutzat du aisialdi arloko sare sozial bihurtzea: “gure asmoa da aplikazioaren barruan lagunak egitea, mezuak bidaltzeko, taldeak egiteko eta sortzen diren planetan parte hartzeko”.  Alderdi hori inplementatzen ari gara, eta momentuz, aplikazioaren bidez posible duzu jakitea zure lagunak joango diren sakelakoan agertzen diren planetara.

Doowi-k lau motatako aisialdia eskaintzen du: ordainpekoa, doakoa, sarrera zozketak edo erabiltzaileentzako opariak eta ginkanak. Azken horiek ekitaldiekin lotutako erronka txikiak dira, “adibidez, festa batera bazoaz, Doowi-ren kamiseta bat soinean duen pertsona bilatu beharko duzu, eta harekin argazki bat atera, deskontu berezi bat lortzeko” azaldu du Manuel Abiegak. Gainera, aplikazioan badago atal solidario bat, non erabiltzaileek emaitza txikiak egin baititzakete inguruko GKEentzat.

Aplikazioaren negozio ereduak komisio bat ematen die enpresa eta saltokiei saltzen duen ordainpeko plan bakoitzeko, baina lantaldea datorren urteko otsailetik aurrera hasiko da portzentaje hori kobratzen, enpresek zerbitzua probatu dezaten lehenengo.  Doowi aurtengo urrian kaleratu zen beta bertsioan, eta erabiltzaileek eginiko hobekuntzak txertatu ondoren, aste honetan aurkeztu dute bertsio eguneratua.