Circular Knitic, maker kultura arroparen fabrikaziora iritsi da

2015ko Maiatza 06,

spri_tics_circularknitic
Circular Knitic proiektuaren irudia.

Varvara Guljajeva eta Mar Canet artista digitalek sortu dute Circular Knitic proiektua, Do It Yourself filosofiari jarraiki diseinatutako software eta hardware irekiarekin diseinatutako josteko makina digitala. Maiatzaren 1etik 3ra Bilbon egon ziren eta tailer batean azaldu zituzten maker kultura arroparen fabrikazioan integratzeak dakartzan aukerak. Tailer hori Bilbao Maker Faire 2015 azokaren aurreko jardueren barruan kokatzen da.


Circular Knitic kode irekiko josteko makina digital bat da, edozeinek fabrikatu dezakeena, 3D inprimagailu bat, laser ebakitzaile bat eta Arduino xaflak erabiliz. Proiektu hau Varvara Guljajeva eta Mar Canet bikotearen ekimen artistiko bat da,  zeintzuek Circular Knitic ekimenaren bidez aztertu nahi izan baitute zer-nolako aukerak sor ditzakeen fabrikazio digitaleko tresnak eta maker kulturaren printzipioak arropa sorkuntzaren esparruan integratzeak.

Urte amaieran aurkeztu zuten lehen aldiz makina, Zaragozako eTopia Arte eta Teknologia Zentroan David Cuartiellesek zuzendurik antolatu zen Doers erakusketan. Erakusketa hartan bost josteko makina sortu eta instalatu zituzten, zeintzuek etengabe  jarraituko baitute lanean erakusketak iraungo dituen 8 hilabeteetan, zentroaren hormak estaltzeko. Circular Knitic ez da Varvara Guljajeva eta Mar Canet-ek arropa fabrikazioaren sektorean egin duten lehen instalakuntza; izan ere, 2012tik hona aritu dira software eta hardware irekiaren printzipioak josteko makinen munduan aplikatzen. Beren aurreko proiektuetako bat NeuroKnitting da, non dispositibo ez inbaditzaile bat erabiltzen baitute garunaren jarduera neurtzeko pertsona batek musika entzuten duen bitartean, eta gero bi koloretako patroi batean ezarri eta bufanda batean ehuntzen dute egoera afektiboei buruzko informazioa.

Varvara Guljajeva eta Mar Canet-ek tailer bat egin zuten Bilboko Zorrozaurre auzoan maiatzaren 1etik 3ra, Espacio Open elkarteak antolatuta. Hiru egunetan, parte-hartzaileek Circular Knitic bat eraiki zuten hutsetik hasita, eta igandeko Open Your Ganbara merkatuan erakutsitako sorkuntzak josi zituzten. Ikastaro hori arlo askotan interesatutako jendeari zuzendua dago (besteak beste, arlo hauek jorratzen ditu: arroparen mundua, 3D inprimaketarekin egiten den fabrikazioa, programazioa eta artisautza digitaleko forma berriak) eta lehenengo ekitaldia da Open Espazioak udako Bilbao Maker Faire azokaren hirugarren ediziorako antolatuko dituen topaketen artean.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke