ES | EU


2016ko Martxoa 30


Apirilaren 5ean eta 6an 3D Printing FABulous Community Meeting topaketa egingo da. Jardunaldi horietan aurkeztuko dituzte FABulous azeleragailu europarraren barruan aukeratutako proiektuak. Europa osoko 26 enpresa ekimen dira, zeintzuek 3D inprimaketarako aplikazioak garatu baitituzte Fiware plataforma oinarritzat hartuta.

Bi egun horietan ezagutzera emango dituzte fabrikazio digitalarekin lotutako proiektuak, hala nola 3D diseinuak partekatzeko plataformak, eta orobat azalduko dute nola aplikatu teknologia horiek elikaduran, gastronomian edota bitxiak pertsonalizatzeko zerbitzuetan, adibidez. Parte hartuko duten 26 enpresa ekimenen proiektuek zerikusia dute manufakturarekin, logistikarekin, kudeaketa aurreratuarekin, aplikazio mugikorren garapenarekin eta zerbitzu industrial nahiz komertzialekin.

Topaketa Bizkaia Aretoan egingo da, FABulous azeleragailuak antolaturik. Izena emateko epea zabalik dago ekintzaile, inbertitzaile eta profesionalentzat, edota fabrikazio digitalean interesatutako ororentzat. Aurkezpenez gain, jardunaldietan tailerrak egingo dira, networking espazio bat antolatuko da eta hitzaldien egitarau bat eskainiko da 3D inprimaketarekin lotutako zerbitzuen merkaturatzeari buruzko alderdi desberdinen inguruan: komunikazioa, merkatuetara irekitzea, finantzaketa eta inbertsio iturrietarako sarbidea, e.a.

CARSA euskal aholkularitzak zuzentzen du FABulous azeleragailua. FABulous Europako Batzordearen Fiware Accelerate ekimenean parte hartzen duten 16 enpresa-azeleragailuetako bat da. Helburutzat du bultzada bat ematea ETEek eta ekintzaileek sustatutako 3D inprimaketako teknologiarekin lotutako aplikazio berriei eta zerbitzu berritzaileei, horretarako beraizik eskainiz finantzaketa, prestakuntza, laguntza teknologikoa eta aholkularitza.