ES | EU


2016ko Otsaila 01


Ermuan kokatutako konpainia horrek Hapiick paketeria-zerbitzu berritzailea eskaintzen du, zeinak terminal automatizatuak erabiltzen baititu paketeak entregatzeko, eta dagoeneko 1.500 erabiltzaile ditu. SPRI Taldeko Euskal Herriko Arrisku Kapitalaren Kudeaketa Basque funtsaren bitartez sartu da Intelligent Delivery enpresan.

Euskadiko Arrisku Kapitalaren Kudeaketarako sozietate publikoak (AKEKS) 300.000 euroko inbertsioa egin du Intelligente Delivery enpresan, zeinak Hapiick zerbitzua eskaintzen baitu, paketeria terminal automatizatuen bitartez. 2014an sortutako euskal enpresa horrek 1.500 erabiltzaile ditu jadanik, eta Iberiar penintsulako terminal automatizatudun sare pribatu handiena da kopuruari eta hedapenari dagokionez: Espainian, hogeita hamar dendak eskaintzen dute Hapiick bidalketa metodo gisa.

SPRI Taldearen (Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren menpeko enpresen garapenerako euskal agentziaren) barruko Euskal Herriko Arrisku Kapitalaren Kudeaketa sozietatea Basque funtsaren bidez sartu da euskal konpainian. Funts horrek helburutzat du edozein garapen fasetan dauden enpresen kapitalean eginiko inbertsioak (23 milioi euro) eta ekintzailetza bultzatzea (5 milioi euro). 2014an sortu zen 25 urteko denbora-mugarekin (2039), eta harrezkero, 18 enpresa partaidetu ditu.

Intelligent Delivery S.A. euskal inbertsio-talde indartsu batek sortutako enpresa bat da, Ermuako Izarra Centre eraikinean du egoitza, eta 300.000 euroko hasierako kapitalarekin sortu zen. Euskadin hasi zuen bere jarduera, eta gero Nafarroa, Errioxa eta Burgosera hedatu zen, Ipar Eremu Logistikoari zerbitzua emateko.  2016an presentzia fisikoa lortu du 6 probintziatan, 30 terminal ditu, onlineko 30 denda eta bidalketa alternatiboak behar dituzten 1.500 erabiltzaile inguru. Euskadiko Arrisku Kapitalaren Kudeaketa sozietatea bazkide bezala sartu denetik, erronka da presazko garraio agentzia bat irekitzea, Eibarri eta Ermuari zerbitzu emateko.

Asmoa da paketeriako bidalketen %20 inguru atzematea eta bi herrien artean kokatutako 3 Hapiick terminaletara bideratzea. Hala, konponbide konbinatu eta globala eskainiko dute paketeen bilketa eta entregarako. Konpainiaren hurrengo helburua da hedapen planarekin jarraitzea, 600 terminal kokatuz Espainian eta Portugalen, eta horretarako, esklusibotasuna du berak darabilen teknologian.

Euskadiko Arrisku Kapitalaren Kudeaketa, AKEKS, S.A., SPRI Taldeko sozietate bat da, finantza-funtsak atzematen dituena euskal enpresei laguntzeko.