Liz Marzánek 2015eko Jaime I ikerkuntza saria jaso du

2015ko Ekaina 09,

Luis Liz Marzán.

Ikerbasqueko ikertzaile eta biomaterialetan oinarritutako CIC biomaGUNE ikerkuntza kooperatiba zentroko zuzendari zientifiko Luis Liz Marzán, Oinarrizko Ikerkuntzaren Jaime I Erregearen saria jaso du aurten , kimika eta biologiaren arteko erlazioaren bitartez materialen zientziari egindako ekarpenagatik.

Liz Marzán, Donejakue Compostelako Unibertsitateak Kimikan doktore izendatutako Liz Marzán, nanoplasmonikarako kimika koloidala aplikatzean mundu mailako lehenetako bat bezala estimatua dago eta nanopartikula metalikoen sintesian aitzindarietako bat da, bere ekarpenak entzute handikoak izan diren disziplinan, hain zuzen ere.

Liz Marzán hertsiki erlazionatuta dago Vigoko Unibertsitatearekin, izan ere bertan hamazazpi urtez, 2013an euskal zentroko zuzendari izendatu baino lehen, Kimika Koloidaleko Ikerkuntza Taldea zuzendu baitzuen.

Zientifikoak ez du nanopartikulen fabrikazioa soilik garatu, bere karakterizazio morfologiko eta optikoan ere lan egin du eta batez ere gaixotasunen  hautemate ultrasentikorrarekin eta diagnostiko goiztiarrarekin erlazionatutako aplikazioak diseinatu ditu.

Liz Marzán materialen zientzia alorrean gehien aipatzen den espainiar ikertzailea eta kimikako lehen hamarretako bat da.

Jaime I Erregearen sariak Espainian ematen diren alor zientifikoko sari entzutetsuenetariko bat da. 1989an ikerkuntza eta garapen zientifikoa bultzatze aldera sortuak, sariak, Valentziako Generalitateak eta Ikasketa Aurreratuen Valentziar Fundazioak eratutako Jaime I Erregearen Sarien Fundazioak ematen ditu.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke