IK4-k 114 milioi euroko diru sarrerak lortu zituen 2016an

2017ko Martxoa 13,

IK4-k aurten 20 milioi euro inbertituko ditu

Aliantza teknologikoa osatzen duten zentroek, 2015ean baino hiru milioi euro gehiago fakturatu zituzten

 

IK4 euskal aliantza teknologikoak guztira 114 milioi euroko diru-sarrerak izan zituen 2016. urtean, aurreko ekitaldian baino hiru milioi euro gehiago, 111 milioi fakturatu zituen urtean, hain zuzen ere.

 

Iragan urtean, diru sarreren %59-ak, enpresek I+G+b-ko zerbitzuen zuzeneko kontratazioa dute jatorria. Aliantza teknologikoak azaltzen duen bezala, zifra honek, Europan ikerkuntza aplikatuaren esparruko erreferente nagusienetako bat bezala duen tokia sendotzen du.

 

“Emaitza hauek, euskal enpresek i+G+b-ren alde egindako apustuaren adierazgarri dira, euren lehiakortasunaren bizkortzaile gisa, baita, bere gaitasunen agente bultzatzaile bezala, IK4-rengan duten konfiantzaren adierazle argia ere”, baietzi du IK4-ko zuzendari nagusi José Miguel Erdozainek.

 

Bestalde, aliantza osatzen duten zentroek 2016an 183 pertsona kontratatu zituzten. Ekitaldiaren bukaeran, entitateko langileen zenbatekoa 1.443 pertsonara heldu zen, 2015ean baino %14 gehiago; horietatik guztietatik 403 doktoreak dira. Kontratazio kanpaina honek jarraitutasuna izango du 1017an, IK4 osatzen duten zentroen gaitasuna indartze aldera 40 ikertzaile berri batuko baitira.

 

Halaber, aliantzaren testuinguruan, 15 patente berriren emakida, 37 doktoretza-tesiren defentsa burutzea eta I+G+b-ko proiektuekin erlazionatutako 429 artikulu zientifiko argitaratzea  lortu zen iragan urtean.

 

IK4-k aurten, iragan urteko jarduera maila aurreikusten du, eta aurtengo ekitaldian zehar 20 milioi euro inbertituko ditu bere gaitasunak areagotze, bere ekipamendua hobetze eta laborategiak handitze aldera.

 

 

IK4 aliantza teknologikoaren bideoa



Iturria: Estrategia Empresarial

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke