Ibermaticak akordio bat lortu du bere kudeaketa-softwarea Europa Erdialdean banatzeko

2016ko Abendua 28,

web2_0
Ibermática eta DPSko ordezkariak, akordioaren sinaketan

DPS enpresa alemaniarrak euskal konpainiak garatutako aplikazioak banatuko ditu

 

Ingeniaritza-softwareko soluzioetan espezialitatea dagoen DPS konpainia alemaniarrak akordio bat sinatu du Ibermatica aholkularitza teknologikoko enpresa gipuzkoarrarekin, honek garatutako bi soluzio teknologiko haren eskaintzan txertatu ahal izateko.

 

DPS enpresak Alemanian, Austrian, Suitzan eta Polonian dituen 7.000 bezeroen esku jarriko du, diseinua, ekoizpena eta logistika barne hartuz, Ibermaticak industria-prozesu osoaren kudeaketa integralerako garatu duen RPS sofwarea.

 

Gainera, konpainia alemaniarrak Olanet sistemaz osatuko du bere zerbitzu-katalogoa. Ibermaticak garatutako soluzio horrek industria-ekoizpeneko lantegietatik datozen datuak denbora errealean kudeatu, kontrolatu eta atzitzea ahalbidetzen du.

 

Ibermaticak zabaldutako ohar baten arabera, akordio honek “sektorean eta 4.0 Industriaren sorburuan duen posizioa berresten du, epe luzeko proiektuak sortu eta bezeroen bazkide teknologikoak -ez bakarrik hornitzaileak- izateko helburuari jarraiki”.

 

DPSek ohar berean adierazi duenez, euskal konpainia “industria sektoreko espezializazio maila handiko plataforma berritzaile bat” eskaintzeagatik aukeratu du, industria-prozesu osoa estaliko duten soluzio globalak eskaintzen lagunduko baitio.

 

Soluzio hauen garapenaz arduratzen den Ibermatica Industria delako dibisioak 4.000 bezero baino gehiago ditu Espainian eta Portugalen, eta 37 milioi euroko fakturazioaz, taldearen negozio-bolumen osoaren % 15 irudikatzen du.

 

 

Ibermáticaren aurkezpen bideoa



Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke