Iberdrolak bere bigarren itsas- parke eolikoko lehen turbina instalatu du

2017ko Otsaila 21,

5 megawwatteko potentzia duten turbinak, Gamesa taldeko Adwen enpresak fabrikatu ditu

Euskal enpresak, Alemaniako Wikinger azpiegitura berriztagarria osatuko duten 70 haize-sorgailuetako lehena ipini du

 

Iberdrola euskal konpainia energetikoak, Itsaso Baltikoko, Rügen alemaniar uharteko ipar-ekialdeko kostaldearen aurrean kokatutako Wikinger itsas- parke eolikoa osatuko duten 70 haize-sorgailuetako lehena instalatu du.

 

Lehen turbinaren muntaia, zimenduak, itsas-azpiestazioa eta haize-sorgailuak azpiestazioarekin konektatzeko parkeko barruko kablea jarri ostean gauzatu da.

 

5 megawwatteko potentzia duten turbinak, Gamesa taldeko Adwen enpresak fabrikatu ditu, Alemaniako fabriketan. Iberdrolak orain arte instalatutako potentzia gehien eta dimentsio handieneko haize-sorgailuak dira hauek; 222 tonako gondola batez osatutako hauek, 135 metroko diametroa duen errotore bat, 77,7 metroko luzera duten palak eta 75 metroko altuera duen dorre bat ditu.

 

Bukatutakoan, instalakuntza eolikoak 350 megawatteko potentzia izango du eta Alemaniako 350.000 etxebizitza energia- berriztagarriz hornituko ditu. Guztira, proiektuak 1.400 milioi euro inguruko inbertsioa izango du.

 

Iberdrolak komunikatu baten bitartez, proiektu honen garapenak duen trakzio-efektu garrantzitsua nabarmendu du, Mukraneko portuan eta parkeko elementuak eraiki diren espainiar eta alemaniar fabriketan eraikuntzara bideratutako 2.000 enplegu sortuta.

 

Wikinger euskal konpainiaren bigarren itsas- parke eolikoa izango da, 2014an, Irlandako itsaoan West of Duddon Sands martxan jarri ostean.

 

 

Wikinger itsas- parke eolikoa



Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke