Hortz- inplanteak, ekintza antibakterianoarekin

2017ko Urtarrila 05,

Beatriz Palla, UPV/EHUko ikertzailea

UPV/EHU-ko ikerkuntza batek, infekzio bat ekiditeko eta ezarpenaren arrakasta bermatzeko gai diren estaldurak garatu ditu

 

Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) ikerlari talde batek hortz- inplanteentzako estaldura batzuk garatu ditu, infekzio bakteriano bat ekiditeko gai diren propietateak dituztenak eta infekzioa sortzekotan, kentzeko gai direnak. Inplanteek gainera, propietate osteointegratzaileak dituzte, hezurrera ainguratzea errazten dituztenak.

 

UPV/EHU-ko Polimeroen Zientzia eta Teknologia saileko Biomaterialen taldea, ikerketa egiteaz arduratu da. Talde honek berak aurretiaz, inplantearen inguruan hezurra birsortzea ahalbidetzen zuten estaldura batzuk lortu zituzten. “Pausu bat haratago joan nahi genuen eta estaldura horiek bakterizida bihurtu”, azaldu du Beatriz Palla ikertzaileak.

 

Ikertzaileek, Sol-gel sintesi metodoa erabili dute, titaniozko torlojuaren gainazala estaltzen duen eta gel bihurtzen den aitzindarien disoluzio baten prestakinean oinarritutako sistema. Aitzindari gisa, silizioa erabili da, inplantea hezurrera egoki ainguratu dadin eta horrez gain zenbait agente bakteriano txertatu dira.

 

Ikertzaileek estalduraren hiru prototipo Garate dituzte, hiruetako bakoitzak, infekzio bakteriano desberdinei aurre egiteko jarduketa mekanismo bat duelarik. Aukeratutako agente bakteriano batzuek bakteriak aurrez eta infekzioaren ostean atxiki ez daitezen jarduten dute, eta bien bitartean beste agente batzuek infekzioari aurre egiten diote, infekzioa bera eratu ondoren.

 

Jada sortutako infekzioa kentzeko garatutako estalduretako bat, kontsulta odontologikoan bertan, infektatutako torlojuan gain zuzenean erabiltzeko diseinatuta dago, inplantea kendu beharrik gabe.

 

Beatriz Pallaren ustez, bidea egiteke dago ikerkuntza zientifikoaren esparruan, odontologia kontsultetan estalduren benetako aplikazio eta erabilpena lortu arte.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke