Hexagon taldeak adierazi du Gasteizko fabrika izango dela fotogrametria zelulak ekoitziko dituen Europako fabrika bakarra

2016ko Martxoa 28,

Sede de Hexagon Metrology en Vitoria.
Hexagon Metrology.

Taldearen barruan eta eskaera-zorroan hartu duen zeregin berri horrekin, bere jarduera asko zabalduko da Gasteizen, non dagoeneko bai baitauka 10 milioi eurotik gorako fakturazioa.

 

Gasteizko Hexagon Metrology Iberia fabrikak ardura berri bat du taldearen barruan. Empresa XXI aldizkariak adierazi duenez, erakutsi du erreferentziazko zentroa dela Hexagon taldearen barruan, teknologia desberdinekin garatzen diren metrologia sistemen fabrikazioan, eta, horri esker, aurrera jarraituko dute  hedapen industrialeko planarekin Gasteizen.

Hexagon taldeko zuzendaritzak baieztatu du datozen urteetan Gasteiz izango dela metrologia konponbideen fabrikatzailea. Fotogrametria zelulak ekoitziko dituen Europako zentro bakarra izango da (Robotics, neurketaren sektoreko azken iraultza teknologikoa), hortaz, bere posizionamendua ziurtatu du hedatzen ari den negozio segmentu batean.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke