Grapheneak IK4-Teknikerrekin lankidetzan dihardu grafeno-ekoizpena automatizatzeko

2014ko Azaroa 25,

imagen spri tecnología

IK4-Tekniker zentro teknologikoa grafenoaren ekoizpena automatizatu eta fidagarriagoa egitea ahalbidetuko duen prozesu bat diseinatzen ari da Graphenea enpresarekin batera. Grafenoa da, beharbada, nazioarteko industrian itxaropen gehien piztu duen materiala, eskaintzen dituen aplikazio-aukera ugari eta ezaugarri fisiko apartengatik: malgu-malgua da, altzairua baino 200 aldiz sendoagoa eta 5 aldiz arinagoa.


Hala ere, grafeno-xaflak ekoizteak baditu zenbait zailtasun, materialaren ezaugarri nanometrikoen eraginez. Hori dela eta, Grapheneak, CIC nanoGUNEn oinarritu eta munduan material hori ekoizten duten enpresa bakarretakoak, IK4-Teknikerera jo zuen ekoizpen-prozesu automatizatuago, estandarizagarriago, eskalagarriago eta fidagarriago baten diseinua lantzeko asmoz.

Ekoizpen-prozesuetan zegoen esku-lanaren premia handia zen konpainia egiaztatzen ari zen arazoetako bat. Horren haritik, zentro teknologikoa, grafenoaren ekoizpena automatizatu eta fabrikazioari fidagarritasuna ematea ahalbidetuko duen prozesu bat diseinatzen ari da enpresarekin batera.

Zailtasun horiek gainditzeko asmoz, bi erakundeek, grafenoa kobrezko xafla batetik siliziozko xafla batera (silizioa giltzarrizko materiala industria elektronikoan) trasferitzeko sistema bat diseinatu dute, kobrea disolbatu eta produktua silizioaren gainean jartzea ahalbidetzen duten zenbait bainu kimikoren bitartez.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke