Goialde, balio erantsi handiko zerbitzuen alde

2017ko Urtarrila 09,

Goialde
Enpresak 11 milioi euroko fakturazioarekin itxi du 2016ko jardunaldia

Gipuzkoar enpresak 5 milioi euro inbertitu ditu 2013 eta 2016 urte bitartean

 

Doitasun- mekanizazioan espezializatutako Goialde taldeak, azken lau jardunaldietan, bost milioi euro inbertitu ditu. Kopuru hori, kaizu handiko proiektuen, balio erantsiko zerbitzuen eta bere negozio-zenbatekoaren alde egindako estrategiaren testuinguruan kokatzen da.

 

Zestoan egoitza duen konpainiak inbertsioa, bere jardueraren eraginkortasuna eta produktibitatea areagotzeko ohiko makinak eskuratzera bideratu du, baina baita, balio erantsi handiko zerbitzuak eskaintzeko aukera ematen dieten ekipamendu berriak erostera ere.

 

Enpresak 11 milioi euroko fakturazioarekin itxi du 2016ko jardunaldia eta zenbateko horrek 2012an lortutako 5,4 milioiko datua bikoiztea suposatzen du. Taldeak igoerak izan ditu bere hiru negozio lerroetan: Mekanizaziora dedikatutako Goialde Precision eta Goialde Components-etan, eta elektromandilen diseinura, fabrikaziora eta konponketara bideratutako Goialde HighSpeed-en.

 

Halaber, bere plan estrategikoaren barruan, taldeak negozio- zenbatekoa 20 milioiak gainditu arte handitzen jarraitzea du helburu, beste lau urteren buruan.

 

Iturria: Estrategia Empresarial

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke