Gerdau ekoizpen-prozesu osoan hondar energia nola erabili ikertzen ari da

2014ko Urria 29,


Gerdau I+Gko bikaintasunezko zentroa hondar energiak ustiatzea xede duen europar proiektu berri batean murgilduta dabil, energia-ziklo osoa gogoan hartuz industria-sistema handietan hondar energiak erabiltzeko moduak aztertzeko asmoz.

Honen helburua, Gerdaurena bezalako energia eskari handiko industria-prozesuetako energia-eraginkortasuna hobetzea da, ekoizpen-prozesuetako hondar energiatik abiatuta, elektrizitatea sortzeko ko-sorkuntza sistemetan oinarritzen diren soluzio berritzaileen diseinuaren bitartez.

Horizon 2020 programari atxikitako proiektu honek lau urteko iraupena izango du. Kategoria honetan, zortzi proposamen aurkeztu dira guztira, baina proiektu hau da onartu den bakarra, interes handikoa den seinale.

Ekimen honetan, Gerdau-rekin batera, Europako erreferentziazko beste enpresa eta zentro teknologiko batzuk lan egiten ari dira, horien artean Tecnalia.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke