Gailu autonomoak, hiri adimendunak eraikitzeko

2017ko Urtarrila 30,

Local4Global proiektuak hiri adimendunen funtzionamendua optimizatuko dituzten soluzioak ematea du helburu

IK4-Tekniker-ek aplikazio adimendunak, automatikoki erabakitzeko gaitasunaz hornitzen dituen soluzio bat garatu duen iniziatiba baten parte hartu du

 

Hiri adimendunen funtzionamendua optimizatuko dituzten soluzioak emateko helburuarekin, IK4-Tekniker euskal zentro teknologikoak parte hartu duen Local4Global europar proiektuak, smart inguru hauetan erabilitako aplikazioak adimen handiagoz hornitzen dituen soluzio bat garatu du, automatikoki, eta eskuko programen beharrik gabe funtziona dezaten.

 

Sistema, Alemanian gauzatutako bina esperientzia pilotutan probatu da. Gailuak, Munich hiriko trafiko handiko errepide bateko semaforoetan instalatu dira, inoren laguntzarik gabe eta trafiko fluxuaren eta eskaeraren arabera berdetik gorrira pasa daitezen. Sistema, Alemaniako Aachen hiriko bulego eraikin handi batean ere ezarri dute, energia-eraginkortasuna hobetze aldera.

 

Gailu hauek, informazioa denbora errealean emateko, momentu oro erabaki egokiak kalkulatzeko eta inguruaren etengabeko aldaketei modu ezin hobean egokitzeko gai da. IK4-Tekniker-ek komunikatu baten bitartez azaltzen duen bezala, soluzioak, Municheko errepidean trafiko baldintzak %40 hobetzea eta eraikineko energia-eraginkortasuna %30 optimizatzea lortu du.

 

Euskal zentroak, soluzioak osatzen duen softwarea garatzeko ardura izan du; sistema hau, modu errazean, egun jada existitzen diren gailu desberdinak interkonektatu eta akoplatzen dituen lotura ate bat da. Horrez gain, softwareak kostu handiko azpiegitura osagarriak instalatzeko beharra ekiditen du.

 

Hiru urteko ikerkuntzaren ostean iragan abenduan bukatu zen proiektua, Europar Batasuneko 7. Programa Markoaren testuinguruan kokatzen da.

 

IK4-Tekniker-ekin batera, proiektuan iniziatibako koordinatzaile Greziako Hellas Ikerkuntza era Teknologia Zentroak, ETH Zurich Suitzako Teknologia Institutu Federalak, Aachen-eko Unibertsitateak (Alemania), Transver enpresa alemaniarrak, Kretako Unibertsitate Teknikoak (Grezia) eta Municheko Unibertsitate Teknikoak (Alemania) parte hartu dute.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke