GAIA Trade Factory euskal plataforma sortu da, IKTen nazioarteko lizitazioetan lehiatzeko asmoz

2014ko Azaroa 19,

imagen spri TEICS

Informazio eta Komunikazio Teknologien (IKT) esparruko aholkularitzan, proiektuetan eta mantentze-lanetan diharduten sei euskal enpresak GAIA Trade Factory deritzon plataforma sortu dute, Europako erakundeek eta erakunde aldeaniztunek sistemen garapenaren eta integrazioaren arloan sustatutako lizitazioetan lehiatzeko asmoz.


Proiektua Euskal Herriko Elektronika, Informatika eta Telekomunikazioen Klusterrak (GAIA-Cluster TEIC) sustatu du, Eusko Jaurlaritzaren (SPRI) babesaz eta Bilbomatica, Entelgy Ibai, GFI Norte, Ibermatica, Near Technologies, eta Odei enpresen partaidetzaz.

Ekimen berria elkarlanerako bokaziotik sortutakoa da, izan ere, sei enpresa horiek elkarrekin lan egin eta baliabideak partekatzearen aldeko apustuari eutsi baitiote, nazioarteko merkatuei elkarrekin aurre egiteko asmoz, “lehiakortasunaren hobekuntza eta nazioarteko negozio-bolumenaren gehikuntza ere erraztuz”, sozietate horiek azaldu dutenez.

Ekimen hau bultzatu duten enpresen aurreikuspenen arabera, 2019. urterako, 20 milioi euroko fakturazio globala lor liteke, hau da, Europako erakundeek nahiz erakunde aldeaniztunek Sistemen arloan sustatzen dituzten lizitazio guztien %1,8, lizitazio horien urteko batez besteko balioa 1.100 milioi eurokoa dela kontuan izanda.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke