Finnlines enpresak indartu egin du Bilboko Portuaren aldeko apustua

2017ko Otsaila 21,

imagen del puerto de Bilbao

Zeebrugge hiriarekiko zerbitzua zabaldu du Con-ro ontzien bidez

 

Grimaldi taldeko Finnlines ontzi-enpresak Erresuma Baturaino eta Suediaraino zabaldu du Bilboko Portua Zeebrugge (Belgika) hiriarekin lotzen duen bere asteroko zerbitzua. Hala, aukera ematen du ibilbide zirkularrak egiteko Bilbo, Santander eta Teesport portuen artean, Tibury edo Gotemburgorekin, joan-etorriak gehienez bost egunekoak izango direlarik, hau da, errepidez baino askoz laburragoak, jakinarazi du Estrategia Empresarial aldizkariak.

 

Finnlines enpresak 1978tik hona egiten du lan Bilboko Portuan Con-ro ontziekin, egokiak mota guztietako merkaduriak garraiatzeko eta hainbat karga mota eramateko.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke