BCBLak bikaintasun zentroetako Severo Ochoa aitorpena lortu du

2015ko Urria 28,

Spri_BCBL_Severo-Ochoa
Entitate donostiarra Europako neurozientziarako bost zentro zientifiko onenen artean dago

Neurozientziaren ikerketan espezializatutako Basque Center on Cognition, Brain and Language (BCBL) zentroak, Espainiako Gobernuko Ekonomia eta Lehiakortasun ministerioak ematen dituen bikaintasun zientifikoko zentroetako Severo Ochoa aitorpena lortu du, hurrengo lau urteetarako 4 milioi euroko saria suposatzen duena.

Donostian egoitza duen BCBL zentroak, izen handiko akreditazio hau lortu dute, besteak beste Valentin Fúster kardiologoak zuzentzen duen Estatuko Ikerketa Kardiobaskularreko Zentroa (EIKZ) edo Ikerketa Onkologietarako Estatuko Zentroa (IOEZ) aurkitzen diren zentro zientifikoen zerrendara gehitu zaio;.

Deialdi honetan bikaintasun ziurtagiria lortu duten instituzioak, 115 zientzialari entzutetsuk egindako ebaluazio zurrun baten osteko beren emaitza zientifiko eta programa estrategikoengatik aukeratu dituzte.

BCBLren inguruko ebaluazioak nabarmentzen duenez, nazioarteko mailan puntako zentro gisa ospea lortu du, entitate donostiarra, Europako neurozientziarako bost zentro zientifiko onenen artean dago. Gainera, bere ikerketako emaitzak, makina bat argitarapen zientifikoetan agertzen direla azpimarratzen da.

Ebaluazioak gainera zentroko instalazioak goraipatzen ditu, “izugarriak” moduan sailkatuz, baita Nazioarteko Aholkularitza Zientifikoko kontseiluaren ospea ere, “bertako kideak beren alorrean aditu bikainak direlarik”.

Zentroko plan estrategikoari dagokionez, txostenak “garrantzitsu eta koherentetzat” jo du eta ikasketa eta neuro-endekapenaren alorretako “oinarrizko ikerketaren aplikazio zuzeneranzko pausu adoretsu” dela esan nahi du.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke