Izen-emate maila bikaina Euskadi Emprendek antolatutako ekintzailetza tailerretan

2013ko Urtarrila 14,


– Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak SPRIren bitartez antolatutako ekimen bat da.

– 300 lagun inguruk eman dute izena biharko “Saltzen ikasi” ikastaroan, nahiz eta gehienez ere 160 plaza dauden.

Euskadi Emprende zerbitzuak “Saltzen ikasi” izeneko ekintzaileentzako laugarren tailer praktikoa antolatu du bihar, urtarrilak 15ean. Gehienez 160 plaza badaude ere, 300 lagun inguruk eman dute izena. Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak, ikastaroa SPRIren bidez antolatzen duen Sailak, beste kokaleku bat aurkitu behar izan du EHUk Abandoibarran duen eraikinean, “Zure negozioarentzako 10 ikastaro praktikoa” ekimena egiten den tokian.

Biharko ikastaroa Silvia Mazzolli italiarrak emango du eta zenbait arlo praktiko aztertuko ditu negozioen salmentak handitzeko eta bezeroen ase-betetzea hobetzeko. Tailerrak iraungo dituen laurogeita hamar minutuetan zehar, hainbat gai jorratuko dira: orientazio estrategia eta bezeroaren arreta zerbitzua, salmenta prozesua, salmentaren faseak, aktiboki entzuteko teknikak, merkataritzako argudiaketa, produktuaren aurkezpen eraginkorra, oztopoak eta tratamendua, salmenta ixtea eta salmenta ondorengo jarraipena.

Horretarako, oso metodologia praktikoa erabiliko da; adibideak nahiz simulazioak erabiliko dira eta parte-hartzea aktiboki sustatuko da. Gainera, ikastaroen osteko onlineko tutoretza bat egongo da Euskadi Emprenderen linkedin kanalean http://www.linkedin.com/in/euskadiemprende), zalantza bat bera ere gera ez dadin argitu gabe, eta zuzenean emitituko dira streaming bidez http://www.livestream.com/euskadiemprende.

“Zure negozioarentzako 10 ikastaro praktikoa”

Ekintzailetzako hamar adituk negozioak abiarazteko edo hobetzeko ezinbesteko gaiei buruzko hamar ikastaro praktiko emango dituzte -hilean bat edo bi- Ekintzailetzaren Euskal Zerbitzuak kudeatzen duen “Euskadi Emprende” markaren bitartez, zeina Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren ekimen bat baita, SPRI Taldeak koordinatzen duena.

Euskadi Emprende

ren helburua da ekintzaileei tailer horietan parte hartzen laguntzea eta horregatik leku kopuru mugatua egongo da. Tailerrak martxoan amaituko dira eta www.euskadiemprende.net webgunearen bidez jarraitu ahalko dira.

Ekintzaileentzako adituen tailer hauek Emprende Foroaren azken bi edizioetan parte hartu duten ekintzaileen ekarpenetatik sortu dira, beraz, ekimen hau urte osoan antolatu beharko litzateke, tailerrak batez ere praktikoak izan behar lirateke eta ekintzailetzako adituek emanak. Horrela beraz, ekintzaileen eskaerari erantzunez, Ekintzailetzako Euskal Zerbitzuak sektoreko liderra (gaztelaniaz) den “Emprendedores” argitalpeneko aditu talde bat aukeratu du.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke