Evolo-k bere etorkizunaren zimenduak jarri ditu “KIC” proiektu bezala eta Bubble Post enpresarekin sinatu duen aliantzari esker

2015ko Iraila 29,

spri_internacionalizacion_evolo
Evoloren trizikloa.

Evolo konpainia arabarra Elproex Taldearen barruan dago eta elektrikoki lagundutako ibilgailuen diseinuan eta fabrikazioan espezializaturik dago. Berriki bere enpresaren proiekzioa indartu du Europako Knowledge Innovation Comunity (KIC) programan sartuta, eta Bubble Post enpresa belgikarrarekin aliantza bat sinatuta, Empresa XXI aldizkariak jakinarazi duenez.

Evolo enpresaren zuzendaritzak oinarri teknologikoko negozioaren garapenaren fase estrategiko bat dauka orain aurrean: hiriko mugikortasun sostengarrirako konponbideak garatzea, merkaturatzea eta ezartzea.

Estrategia hori indartu egin du Belgikako Bubble Post taldearekin -merkatugaien hiriko banaketan espezializatua- sinatu duen aliantzarekin. Akordio horretan sartzen da, batetik, Evolo-k elektrikoki lagundutako triziklo modelo berri bat eraikitzea, eta, bestetik, bien indarrak batzea Espainiako merkatuan hiriko logistikaren negozioa elkarrekin hedatzeko.

Evolo enpresak bere produktu-familia desberdinetako 600 ibilgailu fabrikatu nahi ditu 2016ko urtaldirako, esan nahi baita, bikoiztu egingo duela aurtengo urtaldiko jarduera. Hazkunde horri eta datozen urteetarako aurreikusten denari aurre egiteko, lau milioi euroko inbertsio plana diseinatu du 2018. urtera arte. Era berean, taldeko plantilla handituko dute, egungo 20 profesionaletatik 60raino.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke