Eusko Jaurlaritzak, Finantza erakunde nagusiek eta EBSek I+G proiektuak eta energia eraginkortasunekoak finantzatzeko laguntza programa sustatuko dute

2016ko Abendua 29,

programa apoyo financiero_spri_tapia

Ekonomiaren Grapen eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapia eta Ogasun eta Ekonomiako sailburu Pedro Azpiazu gaur goizean elkartu dira Euskadiko banku-erakunde nagusien (Kutxabank, Laboral Kutxa, Banco Santander, Caixabank, Banco Sabadell, Caja Rural de Navarra eta Bankinter) ordezkariekin, elkar bermatzeko sozietateekin (Elkargi eta Oinarri) eta Finantzen Euskal Institutuarekin ikerketan, garapenean, berrikuntzan, energia eraginkortasuneko neurrietan edota energia berriztagarriak erabiltzekoetan eta ekimen zientifiko eta teknologikoetan egiten diren inbertsioak finantzatzeko laguntza-programa bultzatzeko.

 

Programa honek 200 milioi euroko inbertsioa aurreikusten du guztira: finantziazioa 150 milioikoa izango litzateke eta gainerako ekarpena eskatzaileen finantzazio propioaren kargura, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren (ZRBP) esparruan.

 

Programa honen onuradun izan daitezke industriaren sektoreko eta/edo horri lotutako zerbitzuetako enpresa pribatuak, bai pertsona fisikoak bai juridikoak, Teknologia Zentroak eta Ikerketa Kooperatiboko Zentroak, Teknologiaren Euskal Sareari atxikiak. Programa Euskadin egingo diren inbertsio-proiektuei zuzenduta dago, pizgarri efektua 2017ko abenduaren 31ra arte izango dutenei.

 

Kategoria hauetakoak izan beharko dira:

 

a) Ikerketako, garapeneko eta berrikuntzako (I+G+b) proiektuak, bakarka nahiz lankidetzan egiten direnak. Izan daitezke oinarrizko ikerketara zuzendutako proiektuak, bai lan esperimentalak bai teorikoak; industria-ikerketara zuzendutakoak, bai produktu, prozesu edo zerbitzu berriak garatzera bideratuak bai lehendik daudenak hobetzera bideratuak; eta garapen esperimentalera zuzendutako proiektuak, produktu, prozesu edo zerbitzu berriak edo hobetuak gauzatzeko direnak.

b) Energia-eraginkortasun handiagoa lortzera (hau da, energia kontsumoa murriztera), energia berriztagarriak erabiltzera edo fuel zein ikatzezko ekipoak ordezkatzera bideratutako neurrietan inbertsioak egiteko proiektuak.

 

c) Inbertsio-proiektu zientifiko-teknologikoak, helburu dutenak ikerketaren emaitzak balio erantsi handiko produktu edo zerbitzu

 

Inbertsio-proiektu zientifiko-teknologikoak, helburu dutenak ikerketaren emaitzak balio erantsi handiko produktu edo zerbitzu

 

Aurkezten diren mailegu-eskabideen ebaluazioa Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak, Finantzen Euskal Institutuak eta finantza-erakundeek osatutako batzorde batek egingo du. Proiektuaren ebaluazio teknikoa egiteko batzordeak SPRIren laguntza izango du I+G+b inbertsio-proiektuen eta inbertsio zientifiko-teknologikoen kasuan, eta EEEren laguntza energia-eraginkortasuneko proiektuen kasuan.

 

 

Lankidetza-hitzarmena finantza-erakundeekin

 

Inbertsio-proiektuok egiteko finantzaketa baldintza berdintasunean jarriko dute Finantzen Euskal Institutuak eta programa honetan parte hartzen duten finantza-erakundeek. Horretarako izenpetu zen duela gutxi mailegu-eragiketen ezaugarri nagusiak zehazten dituen lankidetza-hitzarmena.

 

Alde horretatik, mailegu-eragiketen bidez finantzatu beharreko gehieneko zenbatekoa ezingo da bost milioi eurotik (5.000.000€) gorakoa izan. Interes-tasa aldakorra izango da eta gehieneko kostua urtebeterako Euribor gehi % 2,00ko diferentziala. Eragiketen gehieneko epea 10 urtekoa izango da eta gehienez ere bi urteko gabealdia izango dute aukeran. Ez da komisiorik aplikatuko maileguaren nominalaren gainean.

 

Euskal Autonomia Erkidegoko elkar bermatzeko sozietateek parte hartzea aurreikusten da, beren bermearekin maileguen formalizazioari lehentasuna emanez ETEen milioi bat eurotik beherako inbertsio-proiektuen kasuan.

 

Nolanahi ere, inbertsio-proiektuak egiteko ezinbestekoa izango da erakunde eskatzaileek, gutxienez, guztizko inbertsioaren laurdenari (% 25) dagozkion funts propioen ekarpena egitea, programaren finantza-laguntzak –inbertsioaren gainerako % 75ari dagokiona– proiektuaren irispidea edo inbertitutako guztizko zenbatekoa nabarmen handitzeko aukera eman dezan, edo, hala badagokio, hura gauzatzeko erritmoa bizkor dezan.

 

Mota horretako inbertsio-proiektuak sustatzera zuzendutako maileguak emateko finantza-laguntzako programak dakar, halaber, Eusko Jaurlaritzak 30 milioi euroko zuzkidura egin beharra, mailegu-eragiketa horiei bermeak emateko.

 

 

 

Finantzazioan laguntzeko programa hau, azken batean, Euskal Autonomia Erkidegoan ikerketan, garapenean eta berrikuntzan egindako inbertsioak erakartzeko eta trakzio-proiektu teknologikoak garatzeko lankidetza publiko-pribatuaren beste adierazpen bat da, Eusko Jaurlaritzak espezializazio adimendunean eta ikerketa-, zientzia-, teknologia- eta berrikuntza-sistemaren eraginkortasunaren hobekuntzan oinarritutako ikerketa- eta berrikuntza-politikaren alde egindako apustua indartzen duena.

 

Informazio-saio teknikoak

 

Urtarrilaren 25ean, 26an eta 27an informazio-jardunaldiak egingo dira Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako parke zientifiko-teknologikoetan, ZTBESko enpresei eta eragileei zuzenduak.

Pertsona interesdunek www.spri.eus helbidearen bidez eman dezakete izena 2017ko urtarrilaren 2tik aurrera.

Asteazkena, urtarrilaren 25a, Bizkaiko PZTan 9:00etan.

Osteguna, urtarrilaren 26a, Gipuzkoako PZTan 9:00etan.

Ostirala, urtarrilaren 27a Arabako PZTan 9:00etan.

 

 

 

 

 

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke