ES | EU


2014ko Uztaila 09


Arantza Tapiak, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburuak, Gasteizen azalduko du Jaurlaritza eta hiru Foru Aldundiak gai honetan lehen aldiz batuko dituen programa.

Jardunaldian hiru enpresak ekintzaile gisa izan duten esperientzia azalduko dute


Arantza Tapiak, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburuak, topaketa bat irekiko du hilaren 21ean, Jaurlaritzak Gasteizen duen egoitzan, ekintzaileei laguntzeko planaren berri emateko. Bertan aurkeztuko da Erakunde arteko Plana, Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiek 2013ko uztailaren 2an sinatu zutena eta lehen aldiz EAEko lau erakunde publikoak biltzen dituena, modu koordinatu eta bateratuan hobetzeko ekintzailetzari laguntzeko euskal ekosistema.

Jarduera Ekintzailea Babesteko Erakunde Arteko Planaren helburua da, besteak beste,  kultura ekintzailea sustatzea, enpresa arloko ideia berriak ugaritzea eta barne-ekintzailetza (enpresa bakoitzaren barnean sortzen diren negozio ildo berriak) indartzea. Baita ere bilatzen da ikuspegi integral bat sustatzea, ekintzaileentzako laguntza planak osatzea eta enpresari berrien parte-hartzea lortzea.

Plan horren barruan lau erakundeek 266 milioi euroko inbertsioa egingo dute 2016ra bitartean, ekintzailetzari lagunduko dioten programa berriak abian jartzeko eta lehendik daudenak ordenatu eta koordinatzeko.

Asteleheneko topaketan Marc Vidal ekonomi arloko analista eta ekintzaile arrakastatsuak hitzaldi bat emango du, eta hiru ekintzaile hauen esperientziak ere azalduko dira: Optimitive, Informazio Teknologia berriak garatzen dituena optimizazioa eta aurrezki energetikoa sustatzeko industri prozesuetan; Grupo Noray, biozientzien arloko enpresa taldea, Estatuko sektore bioteknologikoko lehenengo hamar enpresetako bat dena; eta iline Microsystems, Point-of-Care in-vitro diagnostiko sistemak garatu eta fabrikatzen dituena eta Ahozko Terapia Antikoagulatzailea kontrolatzeko sistema eramangarrietan espezializatuta dagoena.


Informazio gehiago