Euskal teknologia Europako industria-fabrikazioa eraldatzeko

2016ko Abendua 26,

IK4 doctores
Proiektuek Europar Batasunak finantzatu ditu Horizon 2020 programaren bitartez.

IK4-IDEKO hainbat proiektutan parte hartzen ari da berrikuntzari laguntzea helburu duen H2020 europar programaren barruan

 

Industria-fabrikazioari aplikatutako teknologien ikerketan eta garapenean  espezializatuta dagoen IK4-IDEKO euskal zentro teknologikoak 2,6 milioi euro atzitzea lortu du aurten,  Fabrikazio Aurreratuko lau europar proiektutan duen partaidetzaren bitartez.

 

Lau proiektu hauek Europar Batasunak finantzatu ditu, ikerketari eta berrikuntzari laguntzea xede duen Horizon 2020 programaren bitartez. Tresna hau Europako garapen zientifiko eta teknologikoaren aldeko ekimenak bultzatzeko diseinatuta dago.

 

“Ekitaldia H2020ko lau proiektu berrirekin dugu itxi dugu, eta horiei esker 2,6 milioi euro erakarri ditugu. Gainera aurreko europar programetako beste bost proiektu amaitu ditugu”, ziurtatu du Juanan Arrieta zentro teknologikoko nazioarteko I+G proiektuen zuzendariak.

 

Ekimen horietako bat dugu COROMA, joan den urrian zentro teknologikoaren koordinaziopean  zabaldutako proiektua, hainbat industria-prozesu gauzatu eta aeronautika, ontzigintza eta energia-sorkuntza bezalako sektoreetarako piezak ekoizteko gaitasuna duten robot adimendunak garatzea helburu duena.

 

Gainera, IK4-IDEKO zero akatseko ZAero eta ForZDM fabrikazio-proiektuetan parte hartzen ari da, bai eta aurten bertan trenetako gurpilak neurtzeko soluzio automatiko bat bilatzeko abiarazi den WheelWatcher ekimenean ere.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke