Euskal itsas industria, eztabaidagai

2017ko Martxoa 01,

Bilbao Marine Energy Week martxoaren 27tik 31ra bitartean ospatuko da

SPRIk eta Beazek bilera bilateralen jardunaldi bat antolatu dute Bilbao Marine Energy Week biltzarraren barruan

 

Bilbao Marine Energy Week nazioarteko biltzarraren hirugarren edizioak itsas-energia berriztagarrien arloko azken aurrerapen teknologiko eta proiekturik aurreratuenei buruzko eztabaida-gune bihurtuko du Bizkaiko hiriburua martxoaren 27tik 31ra bitartean.

 

Ekitaldi honen ingurumarian, SPRI enpresa-garapenerako euskal agentziak, Beaz ekintzailetza sustatzeko foru sozietateak eta Energiaren Euskal Erakundeak (EVE) bilera bilateralen jardunaldia antolatu dute martxoaren 30erako.

 

Bilera horien bitartez, hainbat herrialdetako enpresek, unibertsitateek, zentro teknologikoek eta ikerketa-erakundeek elkarren arteko harremanak lantzeko aukera izango dute, itsas-energien eta off-shore eolikoaren arloko azken berrikuntzekin lotutako lankidetza teknologikorako akordioak finkatu eta Europak finantzatutako Oceaneranet COFUND deialdia bezalako balizko proiektuetarako bazkideak bilatu ahal izateko.

 

Ondoz ondoko hirugarren urtez, Bilbao Marine Energy Week biltzarrak itsas-energia iturrien garapenaren inguruko erabaki-hartzeei atxikita dauden eragile, enpresa, ikertzaile eta lider nagusiak elkartuko ditu.

 

Hartara, euskal energia sektoreko industriak espezializatutako audientzia baten aurrean aurkeztu ahal izango ditu bere teknologia, ezagutza eta lidergo osoa, itsas-energia eolikoan nahiz olatuen eta itsas-korronteen energia-ustiapenean trebatutako nazioarteko adituak tarteko direla.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke