Euskal ezagutza teknologikoa, mantentze industrialeko hodei- plataforma bat sortzeko

2016ko Martxoa 23,

Entidades vascas particpan eb royecto europeo Mantis
Ekimeneko bazkideek otsailean egin zuten bilera Lisboan

Garapen teknologikoa sustatze aldera, Mondragon Unibertsitateko goi Eskola Politeknikoa buru duten berrogeita hamar bat entitate, 30 milioi euroko aurrekontua duen Europako proiektu batean lanean ari dira, mantentze industrialeko zerbitzuen hodei- plataforma bat diseinatzeko helburuarekin.

Mantis deituriko ekimena, hiru urteko iraupena duen eta 4.0 industriaren testuinguruan kokatutako proiektua da eta bertan Euskadiko konpainia eta entitate garrantzitsuek parte hartzen dute, hala nola, Fagor Arrasate, Koniker, IK4- Ikerlan, IK4-Tekniker, MSI eta Goizper-ek, baita Eskola Politeknikoaren koordinazioak ere.

Europar Batasunaren ECSEL-JU programaren bitartez finantzatutako proiektuak bilera egin zuen otsailaren bukaeran Lisboan, orain arte erregistratutako aurrerapausoak berrikusteko asmoz.

Iragan urtean hasitako ekimenak, prozesuak monitore bidez kontrolatzeko txertatutako sistemen erabileran oinarritutako mantentze industrialeko zerbitzuen plataforma bat garatuko du. Gainera, akatsak iragartzearen bitartez, erabakiak hartzeko lagunduko duten sistema adimendunak izango ditu, beti ere mantentze ekintzak programatzeko, kostuak murrizteko eta materialen ustiapena hobetzeko.

Proiektuaren emaitzak lau tokitan balioztatuko dira: produkzio- aktiboen mantentzean, ibilgailuen kudeaketan, energiaren produkzioan eta osasun esparruko ekipoen mantentzean.

Fagor Arrasate eta Koniker estanpazio sistemen esparruko produkzio aktiboen mantentzean lan egingo dute.

Zehazki, Fagor-ek puntako teknologia gehituko die osagai kritikoei bere sendotasun eta funtzionaltasuna hobetzeko, beti ere mantentze proaktibo eta prediktiboko jarduerak errazte aldera.

Bosch, Phillips, Vestas edo Liebherr bezalako enpresek parte hartzen duten ekimenak bat egiten du Eusko Jaurlaritzaren RIS-3 Euskadi espezializazio adimendunaren estrategiaren helburuekin bat egiten du.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke