Euskadiko eta Bavierako enpresariak izango dira protagonista SPRIk eta Municheko Merkataritza Ganberak antolatutako lan jardunaldian

2014ko Abuztua 27,


IMG_8565 (Mobile)

Arantza Tapia, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailburua, Alemanian

Ekitaldi hori irailaren 18an egingo dute Munichen, Bavierako enpresariei Euskadi ezagutarazteko

Izen-emateak web horri honetan egin daitezke:
 


Arantza Tapia Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailburuak duela gutxi inauguratu zuen SPRIk Alemanian ireki duen bulego komertziala. Erakunde berriak Jardunaldi bat antolatuko du irailaren 18an Munichen duen egoitzan, “Euskadi – Kontuan hartzeko moduko eragile ekonomikoa” izenburuarekin eta helburutzat izango du Municheko enpresariei Euskadi ezagutaraztea, negozioak egiteko ekonomikoki lehiakorra eta erakargarria den eskualdea dela erakustea.

Ekitaldia antolatzeko lankidetzan dihardute SPRIk eta Municheko eta Baviera Garaiko Merkataritza Ganberak (IHK München und Oberbayern) eta izena emateko epea zabalik dago jadanik web orrian.

SPRIk Alemanian bulego berria ireki zuenetik lankidetza bide berriak ireki dira herrialdearekin, bereziki Munich hirian eta Baviera eskualdean lan egiten duten enpresekin. Hain zuzen ildo horretan kokatzen da Jardunaldi hau, non hizlari gisa ariko baitira Oteic Consulting Group, Sonntag&Partner eta Donostiako Sustapena erakundeak.

Bertan azalduko dute zein diren euskal industriaren ezaugarri nagusiak nahiz sektorerik indartsuenak, bi eskualdeen arteko negozio aukerak eta ikuspuntu legal zein fiskaletik baliagarria izan daitekeen informazioa ere emango dute. Era berean, Jardunaldian parte hartuko duten euskal enpresek beren proiektuak aurkezteko aukera izango dute.

Azpimarratzekoa da Munich eta Baviera Garaiko Merkataritza Ganberak hedapen zabala eman diola ekitaldi honi, eta erakundean erregistratuta dauden hiriko nahiz eskualdeko enpresa guztietara helarazi duela jardunaldiaren berri. Beraz, izena ematen duten euskal enpresek aukera izango dute beren proiektuak aurkezteaz gain networking jarduerak egiteko eta lankidetza bideak aztertzeko

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke