Euskadi, herrialde aberatsen klubean

2017ko Urtarrila 05,


ELGAk kontuan hartzen dituen 330 eskualdeen sailkapenean, 81. tokian dago Euskadi, biztanleko BPGren arabera. Hala, errenta altuko eskualdeetan bizi diren munduko biztanleen % 5,4 horren barruan dauden euskal herritarrak; alegia, herrialde aberatsen klubean.

 

Azterlan honetan, Euskadi eta industrian oinarritutako errenta altueneko herrialdeak alderatzen dira; beraz, konparaketatik kanpo geratu dira metropolialde handiak eta berrogeita hamar baliatu dira, oro har, berrikuntzaren eta ezagutzaren gizarterako trantsizioa oso aurreratuta dutenak.

 

Ispiluen jolasaren metaforaren bitartez, zazpi esparru aztertu dira (ekoizpen-ehuna, berrikuntza, demografia, enplegua, bizi-kalitatea, kohesioa eta erakundeak), eta hamar proposamen egin, etorkizuneko garapena bideratu dezaketenak, eta eskualdeen balizko sare globalaren mapa zatekeena iradoki da, eraldaketa-prozesu horretan laguntza eta ikasbide izan dadin.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke