Europar Batasunak IK4-Ikerlan partaide duten fabrikazio aurreratuari buruzko 3 proiektu finantzatu ditu

2014ko Abendua 18,

imagen spri tecnología

Europar Batasunak (EB), Horizon 2020 deritzon I+G arloko laguntza-programaren bitartez, IK4-Ikerlan zentro teknologikoa finantzatu du, fabrikazio aurreratuari buruzko I+G arloko hiru proiektutan parte har dezan, hain zuzen ere zentroak posizionamendu aipagarria duen esparruetako bat. Proiektu hauek 2015aren hasieran abiatu eta 2017aren amaieratik 2018aren erdialdera bitartean bukatuko dira.


Hiru proiektuak, CREMA, C2Net eta MEMAN izenekoak, onartuta daude dagoeneko. Hiruren artean, Ik4-Ikerlanek 1,2 milioi euro baino gehiago jasoko ditu. Proiektuen helburua, europar industriaren eraginkortasuna hobetzeko tresnak garatzea da, eta ahalegin horretan, euskal enpresek parte-hartze handia izango dute.

CREMAren helburua, enpresa bateko makinei buruzko denbora errealeko datuak jaso, aztertu eta horien funtzionamenduari buruzko erabakirik egokienak hartzeko soluzioak eskain dezakeen lainoko tresna konputazional bat garatzea da.

C2Net, lainoan aplikazioak eta egitura bat ekoiztea xede duen ekimena da, lantegiaren, hornitzaileen eta bezeroen arteko materialen hartu-emanak denbora errealean monitorizatzeko asmoz.

Azkenik, MEMAN proiektuaren bitartez, metalgintza-mekanika sektoreko enpresen balio-kate osoko eraginkortasuna hobetzeko metodologiak, tresnak eta negozio-ereduak garatu nahi dira.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke