ETE berritzaileentzako finantzaketa berriari buruzko jardunaldi arrakastatsua

2014ko Azaroa 11,


Ia 140 lagunek parte hartu dute enpresei laguntzeko finantzaketa-eredu berriaren aurkezpen jardunaldian eta nota altua eman diote jaso duten informazioari.


“ETE tresna: finantzaketa eskema berri bat ETE berritzaileentzat” jardunaldi teknologikoak arrakasta handia izan du, 135 lagun elkartu dituelako eta bertaratuek nota altua eman diotelako. Ekitaldia, azaroaren 6an egin zena, Ekonomi Garapen eta Lehiakortasun Sailaren menpeko SPRI-Enpresen garapenerako euskal agentziak koordinatu du eta laguntzaile izan ditu CDTI, Enterprise Europe Network eta Beaz.

Jardunaldiaren helburua izan da sakonago azaltzea nola funtzionatzen duen ETEentzako finantzaketa-eredu horrek eta argi adieraztea zeintzuk diren kalitatezko proiektu bat aurkeztu eta gauzatzeko giltzarriak. Gainera, bertaratutako enpresek beren proiektu ideiak erkatu dituzte CDTI-ETE Tresnaren Harremanetarako Puntu Nazionaleko (NCP) ordezkari batekin aldez aurretik hitzartutako bileretan.

Euskadiko hiru probintzietako (Araba, Gipuzkoa eta Bizkaia) eta inguruko  hainbat erakundetako (enpresak, teknologi zentroak, eta abar) 135 lagun bertaratu dira.

Bertaratuek oso positiboki baloratu dute jardunaldia (8,44ko puntuazioa eman diote 10en gainean) gogobetetze galdetegien bidez (36k bete dute galdetegia). Hizlarien kalitatea nabarmendu dute eta jakinarazi dute parte hartu nahiko luketela ETE Tresnaren II. Faseko enpresen emaitzen berri emateko beste jardunaldi batzuetan.

Jardunaldiaren aurkezpenak

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke