Urkotronik-ek ‘Cashlogy’ ordainketa-sistema instalatuko du Euskadin eta Burgosen

2014ko Azaroa 03,


imagen spri urkotronik

http://urkotronik.com/

Vending produktuen horniketan eta ostalaritzarako zerbitzuetan diharduen Urkotronik konpainiak, Euskadin eta Burgosen zabalduko duen ordainketa adimenduneko produktu berri bat sartuko du bere salmenta-katalogoan.


Cashlogy deritzon produktu honek eskudira kudeatzeko prozesu guztiak automatizatzen ditu, baimenik gabeko langileek esku hartu beharrik gabe, eta saltoki eta negozio partikularrei zuzenduta dago. Azkoyen enpresak sortutako produktua izan arren, Urkotronik arduratzen da espezializatutako langileei prestakuntza emateaz, zerbitzu arin eta eraginkorra bermatze aldera.

Eibarko konpainiak produktu horietako 40 instalatzea du helburu 2015erako. Produktu honi esker, halaber, enpresa gipuzkoarrak negozio-bolumena %20 gehitzea aurreikusi du.

Urkotronik Eibarrera lekualdatu da, 1.200 metro koadroko azalera eta 600 metro koadroko bulegoak dituen nabe berri batera, eta bi milioi eurotik gorako inbertsioa egin du etorkizunera begira instalazioak bateratzeko.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke