15 urteko konpromisoa teknologia berriekin

2014ko Uztaila 24,


Aitor Cobanerak, SPRI Taldeko Berrikuntza eta Teknologia zuzendariak, azpimarratu du “Euskal Encounter” proiektu ekintzaileak bultzatzeko ekitaldi bat dela


SPRIk “Euskal Encounter” ekitaldiaren barruan antolatzen dituen ikastaro eta jardunaldi bat.

SPRIk “Euskal Encounter” ekitaldiaren barruan antolatzen dituen ikastaro eta jardunaldi bat.

“SPRI teknologia berriekin konprometiturik dago duela 15 urtetik”. Aitor Cobanerak, SPRI Taldeko (Eusko Jaurlaritzako enpresa agentzia) Teknologia eta Berrikuntza zuzendariak, honela baloratu du “Euskal Encounter” ekitaldiaren parte-hartzea: “Garrantzitsua da ekitaldi honetan egotea, konpromisoa hartu dugulako teknologia berriekin eta proiektu ekintzaileak sustatu nahi ditugulako” adierazi du Estatuko informatikako party handiena inauguratu aurretik Onda Vasca irratian eginiko elkarrizketan.

Ostiral honetan inauguratu da Euskal Encounter ekitaldia Bilbao Exhibition Centre (BEC) eraikinean, 6.000 parte-hartzaile eta ia 4.100 ordenagailurekin. Ekitaldia Euskaltel Fundazioak antolatzen du EAEko telefono konpainiaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin.

Aurreikuspenen arabera 10.000 lagun baino gehiago bertaratuko dira ekitaldira, non 20 giga eskainiko baitira Internetera sartzeko, hots, ohiko banda zabala baino askoz abiadura handiagoa. Euskal Encounter ekitaldian 120 kilometro sare-kable jarri dira eta, ordenagailuen guneaz gain, baita ere eskaintzen da BECen bertan lo egiteko txoko bat eta opengunea (hitzaldi eta tailerren gunea), gainera, proiekzioak emango dira pantaila nagusietan.

“Niretzat “Euskal Encounter” ekitaldian dena da deigarria. 4.000tik gora lagun elkartzen dira, kokalekua bera ere ikaragarria da eta Europa mailako erreferente bat da” adierazi du Aitor Cobanerak. Teknologia eta Berrikuntza zuzendariak baita ere aipatu ditu SPRIk “Euskal Encounter” ekitaldiaren barruan antolatzen dituen ikastaro eta jardunaldiak, Interneten eta sareak duen potentzialaren inguruan sortutako gaiak jorratzen dituztenak.

Cobanerak hizpide izan ditu, bestalde, Eusko Jaurlaritzak euskal enpresetan IKTak ezartzeko eskaintzen dituen programak, urtero 1.400etik gora izaten direnak: “enpresentzako lehiakortasun palanka funtzioa betetzen dute”. Adibide bezala jarri du Ekintzaile programa, ekintzaileari laguntzen diona bere enpresa-ideiaren hasieratik eta 250 proiektu bultzatu dituena 2012 eta 2013. urteetan, horietatik %50 “IKTen arlokoak edo helburutzat dutenak IKTak elektronikan eta komunikazioetan aplikatzea”.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke