Tecnaliako zientzialari bat, Alemaniako etorkizun handiko ikertzaile gazterik onena

2014ko Azaroa 28,

imagen spri tecnología

Ander Ramos Tecnaliako ikertzaile gipuzkoarrak Alemaniako Etorkizun Handiko Ikertzaile Gazterik Onenaren Saria irabazi du. 33 urteko donostiar honek, iktusaren ondorioak pairatzen dituzten pazienteak errehabilitatzeko pertsona/makina interfazeen bidez egindako lanagatik eskuratu du Zientzien eta Letren Alemaniako Akademiak bi urtez behin ematen du saria. Hauxe da alemaniarra ez den ikertzaile batek golardo hori irabazi duen lehen aldia.


Ramos Neurozientzietan doktoratuta dago, Ingeniaritza Biomedikoko eta Industria Ingeniaritzako Masterra du, eta Tecnaliak Alemanian duen nodoaren zuzendaria da. Doktorego-aldian, pertsona/makina interfaze-teknologien erabilpenean murgildu da, iktusaren edota Alboko Esklerosi Amiotrofikoaren ondorioz paralisia duten pazienteen mugikortasuna berreskuratzeko. Helburua, pentsamendua ekintza bihurtzea da, neuronen aktibitate elektrikoaren bitartez.

“Garunaren eta muskuluen arteko zubi-lana egiten dugu. Pertsona batek mugitu nahi duenean, garuneko zenbait garuna aktibatu eta korronte elektriko batzuk eragiten ditu”, azaldu du Ander Ramosek sariaren albistea Diario Vascon argitaratu ondoren.

Doktoregoaren ondoren, Ander Ramos ikerketa-talde baten buru bihurtu da Tubingako Unibertsitateko Psikologia Medikoko eta Portaeraren Neurobiologiako Institutuan, euskal korporazioarekiko lankidetza estuan.

Interfaze horiei esker, garuna muskuluekin konekta daiteke exoeskeleto robotiko baten edo bestelako gorputz-eragingailuen bitartez. Makina mugikor honek pertsonari itsatsitako kanpo-armazoi bat du, baita eta gorputz-atalak mugiarazteko behar den energiaz hornitu eta motorrei eragiten dien potentzia-sistema bat ere. Sistema honek mugitzeko aukera ematen dio gailua daraman pertsonari, zenbait pazienterentzat ezinezkoak diren jarduerak ere.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke