3 euskal enpresak aisialdirako ibilgailu adimendun bat diseinatuko dute

2014ko Urria 09,


Smotion hiru euskal enpresaren arteko aliantza bat da, Internetera konektatutako mugikortasun-sistema sostengarri berriak bultzatzeko sortu dena. Bere lehen proiektua aisialdirako ibilgailu elektriko txiki eta eraginkor bat da eta Gauzen Interneten teknologian oinarritzen da.


Madesso Design, Klap eta Machimbarrena Design enpresek bat egin dute elkarrekin abiarazteko Smotion ekimena, zeinaren bidez mugikortasun adimendun eta sostengarriko eta IKTetan oinarrituriko konponbide berriak sortuko baitituzte. Aliantzaren lehen proiektua aisialdirako ibilgailu txiki bat da, parkeetan, turismo-guneetan edo trafikorik gabeko eremuetan erabiltzeko pentsaturik dagoena. Ibilgailuak Interneterako konexioa izango du, inguruarekin elkarreragiteko eta erabiltzaileen premiak denbora errealean ase ahal izateko. Gainera, ingurumen inpaktu txikiena izan dezan diseinatuko dute. Etorkizunari begira, sortzaileek autonomoki gidatzeko teknologiak ere sartu nahi dizkiote.

Smotion proiektua aurtengo apirilean sortu zen eta arduradunak kolaboratzaile bila dabiltza ideian parte hartu nahi duten bestelako profesional, enpresa eta erakundeen artean. Manu Álvarez, Madesso Design enpresako zuzendari eta Smotion proiektuko fundatzaileetako batek azaldu du “une honetan ezagutza bilatu nahi dugu proiektuan parte hartuko luketen beste enpresa batzuetan”, hau da, “motor elektrikoen edo Gauzen Interneten arloetako ezagutza lortu nahi dugu”. Smotion 6 profesionalek osatzen dute, denak ere automozioko diseinuaren, ontzigintzaren, marketinaren eta ingeniaritzaren sektoreetakoak. Oraintsu hasi dira proiektua garatzen, baina arduradunek 5 urtean merkaturatu nahi dute ibilgailu berria.

 

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke