Sprilur eta Industrialdeak sozietateek Europako aitortza handiena jaso dute beren ingurumen kudeaketagatik

2016ko Otsaila 04,

spri_img_emas
Sprilur eta Industrialdeko agintariak aitorpen banaketaren ekitaldian

Iñigo Urkullu lehendakariak EMAS ziurtagiria eman zien Sprilur eta Industrialdeak Sozietateei. Hala, dagoeneko hamahiru dira EMAS ziurtagiria duten, hots, ingurumen kudeaketarekin konpromiso handiena hartua duten erakunde publikoak.

Hona hemen, erdietsi diren helburu batzuk: ingurumen arloko portaera hobetu, gas isuriak murriztu, kontratazio berdea sustatu, eraikuntzaren inpaktua gutxitu, ingurumena lehengoratzeko proiektuak sustatu eta integratu, energia eraginkortasuna bultzatu eta hondakinak kudeatu.

Lehendakaritzan, Urkullu lehendakariaren buruzagitzapean eginiko ekitaldi batean, Eusko Jaurlaritzak aitortza egin zien aste hontan Sprilurri, Industrialdeak sozietateei eta beste 28 erakunderi, beren prozesu eta proiektuetan ingurumen kudeaketa bikaina aplikatzeagatik. 2012tik, SPRI Taldean integratutako 13 euskal sozietate publikoek -zeintzuen zeregina baita enpresa-guneak eta industrialdeak sustatzea eta kudeatzea hiru lurralde historikoetan- helburutzat izan dute EMAS-Europako ingurumen arloko ziurtagiri gorena lortzea.

2013an, Urolako IndustrialdeaBeterri Kostako Industrialdea,, Sprilur, Arabako Industrialdea eta Burtzeña Enpresa Parkea  izan ziren lehenak Europako ziurtagiri sistema integratzen.  Eta 2014an ziurtagiria eskuratu zuten Abanto-Zierbenako IndustrialdeaArratiako IndustrialdeaBidasoa Oarsoko IndustrialdeaBizkaia Sortaldeko IndustrialdeaBidasoa Oarsoko IndustrialdeaGoierri Beheko IndustrialdeaTolosaldeko Apattaerreka Industria Lurra eta Urdulizko Industrialdeak.

EMAS ziurtagiri kopuruari dagokionez, Euskadi 5. postuan dago Europan, Frantzia, Erresuma Batua edota Portugalen aurretik.

Sozietate horietan lortu den ingurumen hobekuntzarako ezinbestekoa izan da sozietateak osatzen dituzten pertsona guztien inplikazioa eta lana, gai izan baitira ingurumenaren kudeaketa eguneroko jardueren garapenean txertatzeko.

Azken urteotan sozietate horiek ingurumenaren hobekuntzan lortu duten arrakastak argi erakusten du zein indartsu eta sendoak diren ezarri dituzten kudeaketa sistemak, zeintzuen helburua baita Euskadi garapen eraginkor eta sostengarriranzko bidean jartzea.

Ingurumenari dagokionez, hainbat lan-ildo garatu dira, hona hemen batzuk:  ingurumenarekiko portaera hobetu lanean, gas isuriak murriztu eta klima aldaketaren efektuak minimizatu, eraikuntzaren inpaktua murriztu, erosketa eta kontratazio berdea indartu, ingurumena lehengoratzeko proiektuak integratu eta bultzatu, energia eraginkortasuna sustatu eta hondakinak kudeatu. Zenbakitan, paper kontsumoa %36 murriztu da, ur kontsumoa %15, eta argindarra %15. Gainera, 600.000 kWh inguru sortu dira instalatutako plaka fotovoltaikoen bidez. Horrek esan nahi du plaka sostengarri horietan sortutako argindarra sozietate guztiek kontsumitu dutena baino gehiago izan dela.

Ingurumen dagokion helburuak

Ingurumen praktikei dagokienez, bada azpimarratzekoa den beste alderdi bat, eraikuntza eta hirigintza industrialeko lan guztietan hartu baitira kontuan Eraikuntza Sostengarriko Gidak aplikatzeko neurriak. Hala, besteak beste erabili dira material birziklatuak (hormigoia egiteko), CO2 atzematen duen hormigoia (zoruetan), agregakin birziklatuak, margo ez toxikoak, sare bereizleak eta 2.100dik gora m²ko lur soberakinak obretako betegarri gisa.

2-3 urte eskasetan lortu diren hobekuntzek argi erakusten dute aurrera egin dela ingurumenarekiko konpromisoan.

Sprilur eta Industrialdeak Sozietateek badute lan-ildo komun bat ingurumenaren arloan, ingurumenarekin lotutako alderdiak sartu dituztelako garatzen dituzten jarduera eta ekintzen kudeaketan. Dena den, aipatzekoa da Sozietate horiek hasitako lan-ildoak, beren ingurumen hobekuntzaz gain, xedetzat duela baita ere beren eragin-eremuko beste antolakunde eta eragile batzuk konpromiso horretan inplikaraztea.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke