SPRIk publikoarentzat irekia izango den hitzaldi-egitarau zabala antolatu du Araba Encounter ekitaldirako

2015ko Urria 05,

spri_tics_ArabaEncounterSpri
(Español) Cartel del Araba Enkounter.

Urriaren 10etik 12ra Araba Encounter ekitaldiaren bigarren edizioa egingo da Iradier Arena kiroldegian. Party teknologiko bat da, teknologia berrien arloko profesionalei, afizionatuei eta zaleei zuzenduta dagoena. Opengune Eremua zabalik egongo da publiko orokorrarentzat, eta SPRIk jarduera-egitarau zabala antolatuko du hainbat arlo aztertzeko, hala nola: smartphone-ak produktibitatea hobetzeko, mapa mentalen erabilpena, web garapenerako tresnak edo freelance bihurtzearen erronka. Hitzaldi eta tailer guztiak doakoak izango dira, baina plaza kopurua mugatua denez, ezinbestekoa da aldez aurretik webean izena ematea.
SPRI – Enpresa Digitalak antolatutako jarduera-egitaraua urriaren 10ean hasiko da Errendimendua eta abiadura WordPressen hitzaldiarekin. Mondragon Unibertsitateko Daniel Reguera izango da hizlaria, eta bertan azalduko du nola optimizatu modu azkar eta sinplean WordPress bidez eginiko web bat. Ondoren, Carlos Pérez de Mendiola web garatzaileak norbere konturako langile bihurtzeak dakartzan erronka eta aukerak izango ditu hizpide Freelance garenok super-heroiak ematen dugu hitzaldi-eztabaidan.
Urriaren 10ean Miguel Sánchez prestatzaileak Android automatizatu – Zure ekoizpenari auto-pilotua jarri hitzaldia emango du eta azalduko du zer egin behar den smartphone edo tablet bat laguntzaile pertsonal indartsu bihurtzeko. Bestalde, Buala.net enpresako Jon E. Eguiluzek tailer bat egingo du WebDev on steroids gaiari buruz, non produktibitatea eta erosotasuna hobetzeko esteroide zenbait erakutsiko baititu.
SPRIk bultzatutako jarduerek urriaren 11n jarraituko dute Web scraping: internetik informazioa atera hitzaldiarekin. Riazak emango du eta beraizik zuzendurik dago web orrietatik informazioa automatikoki ateratzeko teknika horretan interesatuta dauden programatzaileei. Hurrengo ekitaldia Ikasi informazioa adimen-mapen bidez antolatzen tailerra izango da, non parte-hartzaileek informazioa antolatzeko eta kudeatzeko teknikari buruzko informazioa jasoko baitute. Ondoren Zure telefonoa, mugikorra baino askoz gehiago: smartphoneari etekina atera hitzaldi-tailerra egingo da telefono eta tablet adimendunetako artxiboak modu eraginkorragoan kudeatu nahi dituzten pertsonentzat. Mentxu Ramilo Araujok eta Vernan Llonak zuzenduko dituzte bi jarduera horiek, novagob.org atariko eduki zuzendaria lehenengoa eta SPRIko aholkulari teknologiko eta prestatzailea bigarrena.
Gipuzkoa Encounter eta Euskal Encounter ekitaldiekin batera, Araba Encounter party informatikoen euskal sareko topaketa gazteena da. Gainerako party-etan bezala, Araba Encounter ekitaldian ere publikoari irekitako Opengune eremu bat egongo da eta jarduera-egitarau zabala antolatuko da izena ematen dutenentzat: hitzaldi teknologikoak, software eta hardware libreari buruzko tailerrak, bideojokoak eta topaketan parte hartuko duten 600dik gora laguni zuzendutako lehiaketak.
Euskaltel Konekta Fundazioak antolatzen du Araba Encounter ekitaldia, eta horretarako laguntza jasotzen du Eusko Jaurlaritzatik (SPRIren bitartez), Arabako Foru Aldunditik eta Gasteizko Udaletik.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke