Sentsore miniaturizatuak eraikinen barneko kutsadura kontrolatzeko

2014ko Azaroa 19,

imagen spri tecnología

Eraikinen barruan, airearen kalitatea mehatxatzen duten elementu kaltegarriekin batera bizi gara. Horien artekoak ditugu bentzenoa eta formaldehidoa, garbiketa-produktuetatik, kosmetikoetatik, bernizetatik edota pinturetatik eratorritakoak. Inguruneko airean gelditzen dira, kanpoan izan ohi diren beste kutsatzaile batzuekin batera (karbono-monoxidoa, nitrogeno-oxidoak). Kontzentrazio txikietan ere konposatu hauek oso toxikoak dira eta minbizia eragin dezakete.


CEIT-IK4 euskal zentro teknologikoak parte-hartze zuzena izan du, eraikinen barruko airearen kalitatea neurtzeko sistema merke eta konpaktua garatzea xede duen Intasense ikerketa-proiektuan.

Berrikitan amaitutako proiektu honek Europa osoko bost estatutako (Erresuma Batua, Herbehereak, Suitza, Alemania eta Espainia) enpresak, unibertsitateak eta ikerketa-zentroak bildu ditu, eta “Energy Efficient Buildings-EeB” (Energetikoki Eraginkorrak diren Eraikinak) delako europar deialdiaren bitartez finantzatu da.

CEIT-IK4k sentsore konduktometrikoak garatu ditu. Kostu txikiko gailu hauek gasak eta lurrun toxikoak monitorizatzea ahalbidetzen dute, baita esekita dauden partikulak ere. Hiru sentsore garatu dira, eta horien seinaleen batura “sudur elektronikotzat” erabiltzen da aipatutako konposatu toxikoak fidagarritasunez neurtu ahal izateko.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke