Senerrek Brasilgo bere lehen kontratua lortu du Embraer hegazkin-fabrikatzailearekin

2014ko Urria 03,


Sener ingeniaritza eta teknologia taldeak Brasilgo bere lehen kontratua lortu du Embraer konpainiarekin, garraio-hegazkin baterako tamaina handiko pieza mugikorrak muntatzeko manipulazio-sistema baten horniketa aurreikusten duen akordio baten bidez.


Senerren sistema automatizatu honek piezak kalitate eta errepikagarritasun handiz eta doitutako tolerantziaz muntatzea ahalbidetzen du. Gainera, Embraer-ek fabrikazio-prozesuetan nahiz mantentze-lanetan erabili ahal izango du.

Senerrentzat, konpainia brasildarrarekiko lehen kontratu hau garrantzi handiko aurrerapausua da Brasilen errotzeko, hegazkin zibilen fabrikazioan diharduen mundu osoko hirugarren konpainiarekin sinatutako lehen kontratua baita.

Aurretik ere, euskal enpresak Brasilen lanean ziharduen beste sektore batzuetan, azpiegitura zibilak, industria-instalazioak eta ontzigintza sektorea tarteko direla.

Sener Brasilen finkatuta dago duela zenbait urtez geroztik, Petrobras eta BR Distribuidora bezalako bezeroei zuzendutako azpiegituretako eta industria-instalazioetako proiektuen bitartez, eta 2010etik hona, bulego propioak ditu Sao Paulon.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke