Owl Genomics NASH gaixotasuna diagnostikatzeko testa merkaturatzen hasi da AEBetan

2014ko Urria 06,


CIC bioGUNEko ikertzaileek NASH gaixotasunaren diagnostiko ez-inbasiboa egiteko OWL eta CIBERehd-ekin batera garatu duten test serikoa, OWL euskal enpresa merkaturatzen hasi da Owl Liver izendapenaz. Test horrek gaixotasuna zehatz-mehatz tipifikatzen du pazienteen %94an.


Owl Liver-ek bi patente lortu ditu AEBetan, eta luze gabe, Brasil eta Mexikoko merkatuei ekingo die (Mexikon urte amaieran sartzea aurreikusita dago), Das Clinicas (Sao Paulo) eta Medica Sur (Mexiko BF) ospitaleekin sinatu dituen akordioei esker.

Testak gaixotasun progresiboa detektatzen du fase guztietan, gantz-pilaketa (esteatosia) hutsetik esteatohepatitis ez-alkoholikoraino (NASH, gantzaren inguruko hantura).

Gibel gantzatsu ez-alkoholikoa Europako eta Estatu Batuetako gibeleko gaixotasunik ohikoena da, eta horren prebalentzia gorantz doa munduko beste zenbait lekutan ere, hala nola Asian eta Indian.

Mendebaldean, esteatosiak eta NASH gaixotasunak helduen artean duten prebalentzia %30 eta %3 ingurukoa da, hurrenez hurren.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke