Neiker-ek zuhaitzek haizearekiko duten erresistentzia aztertu du

2014ko Azaroa 10,


Neiker-Tecnalia Nekazaritzako Ikerketa eta Garapenerako Euskal Institutuak zuhaitzek haizearekiko duten erresistentzia aztertu du,baso-masen kudeatzaileei kudeaketa hobetzen,eta landaketen banaketa edo zuhaitza mozteko unerik egokiena bezalako kontuen ingurukoerabakietan haizearen aldagaia sartzen lagunduko dieten datuak lortzeko asmoz.


INRA nekazaritza-ikerketarako Frantziako institutuko, Neiker-Tecnaliako eta Bizkaiko Foru Aldundiko teknikariek adin desberdinetako pinu beltzak bota dituzte Bizkaiko Artzentales herrian, haizeteekiko duten erresistentzia ezagutu, eta zuhaitz horiek ingurune horretako baldintza berezietan botatzeko haizeak eragin beharko lukeen indarra egiaztatzeko.

Zuhaitzak, enborrari indar egiten zioten altzairuzko kableen laguntzaz bota dira, eta kable horiek sentsoreez hornituta zeuden zuhaitzak botatzeko beharrezkoa den indarra neurtzeko. Pinu bakoitzak hiru inklinometro zituen jarrita, zuhaitzaren kontra egindako indarraren arabera zenbat inklinatzen zen erregistratzeko. Horrela, sustraien erresistentzia eta enborraren indarra zehaztu ahal izan dira. Bi parametro hauek funtsezkoak dira, zuhaitzak haizearen indarra jasateko duen gaitasuna ezagutzeko.

Esperimentu hau, Neiker-Tecnaliak Bizkaiko Foru Aldundiarekin, HAZIrekin eta EFI Europako Basogintzako Institutuaren eskualdeko bulego atlantikoarekin elkarlanean, Bilboko Bizkaia Aretoan egindako ‘FORRISK: Haizeak baso masetan kalteak eragiteko arriskua’ delako mintegiaren barruan antolatu da.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke