Basque Bioklusterreko enpresek 30 milioi euro inbertitzen dituzte urtero I+G+b-an

2014ko Urria 02,


Basque Bioklusterra osatzen duten euskal enpresa bioteknologikoek 30 milioi euro inguru inbertitzen dituzte urtero I+G+b arloko jarduera eta programetan, Estrategia Empresarialek jakinarazi duenez.


Enpresa elkarte hau ikerkuntza arloko 29 konpainia eta erakundek osatzen dute. Guztien artean, 1.600 langile baino gehiago dituzte, eta 300 milioi euro inguruko urteko fakturazioa.

Beren jarduera-esparru nagusiak, gizakien nahiz animalien osasunari aplikatutako bioteknologia, nekazaritza-elikadura, kosmetika, kudeaketa eta zeharkako zerbitzuak dira.

Klusterrari atxikitako enpresa askok ingurune biofarmazeutikoan ere lan egiten dute, diagnostikotik eta saiakuntza klinikoetatik produktuen merkaturatzerainoko hainbat jardueraren bitartez. Beste enpresa batzuk bioteknologia industrialaz baliatzen dira hainbat sektoretarako produktu edo prozesuak merkaturatzeko.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke