UPV/EHUk hondakinak erregai bihurtzeko prozesu bat garatu du

2014ko Azaroa 10,


UPV/EHUko Ingeniaritza Kimikoa Saileko ikerketa-talde batek, Martin Olazar UPV/EHUko Ingeniaritza Kimikoko katedradunaren zuzendaritzapean, hondakin mota batzuetatik abiatuta erregaiak eta lehengaiak ekoizteko prozesu bat doseinatu du. Horretarako, biomasa eta plastikoak eta pneumatikoak bezalako hondakinak erabiliz, petrolioaren ordezko erregaiak eta lehengaiak sortzeko gai den erreaktore bat garatu dute.


Ikertzaile hauen asmoa petrolioaren ordezko erregaiak aurkitzea da, birfindegi jasangarriak elikatu ahal izateko. Horren haritik, pirolisi azkarra deritzon tenperatura handi-handiko eta oxigenorik gabeko konbustioaz funtzionatzen duen erreaktore bat garatu dute.

Bi ildo garatu dituzte hondakin motaren arabera. Batean, nekazaritzako hondakinak eta basoetako biomasa erabiltzen da bio-olioa egiteko. Bigarren ildoa plastikoak eta pneumatikoak bezalako hondakinez baliatzen da, ikatz beltzaren moduko lehengaiak ekoizteko.

Erreaktorea patentatuta dago jadanik, eta instalazio pilotu bat abiarazi da IK4-Ikerlan zentro teknologikoaren lankidetzaz. Proiektuaren sustatzaileek etorkizunean instalazio handiago bat zabaltzea aurreikusia dute.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke