ES | EU


2014ko Urria 20


Ludei izan da Madrilen eginiko The South Summit lehiaketako 10 startup irabazleetako bat. Enpresak B2C garaikurra jaso du HTML5 aplikazioen garapenerako sortu duen bere CocoonJS plataformagatik.


CocoonJS plataformaren helburua da gailu mugikor guztiekin bateragarriak diren HTML5 aplikazio eta jokoak probatzea, garatzea, azkartzea eta monetizatzea. Plataforma hori Eneko Knörrek zuzentzen duen Ludei euskal startup-ak sortu du, zeinak Vitamina K eta Kibo Ventures funtsak baititu bere inbertsiogileen artean.

Ludeik B2C saria irabazi du The South Summit startupen lehiaketan. Europa Hegoaldeko, Erresuma Batuko, AEBetako, Erdialdeko eta Hego Amerikako eta Afrika iparraldeko startup berritzaileenak sustatzeko Madrilen antolaturiko The South Summit topaketan 10 sari banatu zaizkie ehun bat finalisten artean aukeratutako oinarri teknologikoko beste hainbeste enpresa sortu berriri.

Lehiaketan parte hartzeko izena emandako 3.000tik gora proiektuetatik finalista geratu diren 100 startupen artean badira EAEko eta Nafarroako zenbait enpresa, hain zuzen ere EAEko Aditium, Irisbond eta Perpetuall eta Nafarroako Blackblinder, Tedcas eta Bioder Technology. Madrilgo Las Ventas Zezen Plazan eginiko topaketa horretara hurbildu dira 25 herrialdetako 3.500 bat ekintzaile , 400 inbertsiogile eta 35 korporazio. Spain Startup erakundeak eta IE Business School Negozio Eskolak sustatzen dute The South Summit ekimena.