Cianco enpresa gipuzkoarrak beste sektore batzuetan dibertsifikatzearen alde egin du

2014ko Azaroa 24,

imagen spri tecnología

Cianco konpainia donostiarra, altzairu herdoilgaitzaren transformazioko euskal erreferentzietako bat, era askotako ekintzak egiten ari da azken urteotan sektoreetan eta merkatuetan dibertsifikazioa lortzeko asmoz, eta ahalegin horri esker, krisiari aurre egin eta hazten jarraitu ahal izan du.


Estrategia honekin bat eginik, Cianco konpainia, Habic klusterrak bultzatutako Anardi Group eta Basque Maritime Accomodation enpresa-aliantzetako kide bihurtu da. Lehendabizikoa sei enpresak osatzen dute, eta merkatu frankofonoan (Frantzia, Magreb eta Belgika) ‘giltza eskura’ gisako eraikuntza-proiektuak sustatzea du helburu. Duela urtebete eratu zen, eta esku artean darabilen proiektua gauzatuko balitz, aliantza honek Frantzian gauzatutako lehenengoa izango litzateke.

Bestalde, Basque Maritime Accomodation-ek itsasontzietako altzarien merkatuan lan egiten jarraitzea ahalbidetuko dio konpainiari. Zenbait proiektu eginak ditu esparru horretan, baina bere helburua gurutzaontzien sektorea da, eta horren kariaz, ontzigintza arloko munduko azokarik garrantzitsuenean parte hartu berri du Hanburgon. Bertan, Habic-es eskutik, zortzi enpresak erabat ekipatutako kamarote baten eredua aurkeztu zuten.

Ciancok neurrira egindako altzairu herdoilgaitzezko produktuak fabrikatzen ditu, itsasontzietako logela, jantoki, komun, ontzigain eta abarretan erabiltzeko modukoak, eta horren ondorioz, merkatu hau oso erakargarria bihurtu da konpainiarentzat.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke